PSE-EEk Aurrekontuetan 80 hobekuntza baino gehiago aurkeztu ditu zerbitzu publikoak finkatzeko eta ekonomia eta kultura sustatzeko
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak gaur arratsaldean Euskadiko aurrekontuekiko 84 ekarpen erregistratu ditu. Ekarpen horiek, zerbitzu publikoak finkatzea, jarduera ekonomikoa sustatzea eta kultura sortzen duten elkarteei laguntzea dute helburu. Horretarako, Jaurlaritzarekin jada adostutako zenbait zuzenketa egin ditu. Zuzenketa horiek, gainera EAJ taldearen sinatzeko konpromisoa dute.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, asteartean iragarri zuen moduan, sozialistok “geureak ez diren” aurrekontuen onarpena erraztuko dugu, ezen aurkeztu den proiektuan zuzendu baitira Eusko Jaurlaritzak orain arte aldeztu dituen politikak. Politika horiek 2013rako proiektuak jaso ziren, baina Urkulluk horiek bertan behera utzi behar izan zituen.
"Udaberrian sozialistok osoko zuzenketa aurkeztu genuen eta, ondorioz, gobernu nazionalistak murrizketak egiteko asmoak zuzendu behar izan zituen. Osoko zuzenketa hori diru-sarreretan oinarri zen. Lehendakariak proposatutako etsipen proposamenean ez genuela parte hartuko esan genuen, ez genuela miseria banatuko eta, partidei buruz hitz egin baino lehen, diru-sarrerak nabarian hobetzearen aldeko apustua egiteko exijitu genuen; hobekuntza hori 890 milioi eurokoa izan zezakeela kalkulatu genuen. Egun, herritarrentzat 900 milioi gehiago dituen proiektua dugu, batez ere zerga erreformari esker, gehiago eskatu baitie gehiago dutenei”, gogoratu du Taldeko bozeramaile José Antonio Pastorrek.
Orain, "arrazoia genuela ikusita”, jarraitu du, gobernuak zuzendu egin du eta baliabide gehiago izatea proposatu digu; gainera, horri esker “murrizketak saihestuko dira, osasun, hezkuntza eta gizarte babesaren inguruko zerbitzu publikoak blindatuko dira eta, aldi berean, ekonomia biziberritzeko planaren alde egingo da. Plan horretarako 6.290 milioi euro daude”. “Azken asteetan Jaurlaritzarekin biziki hitz egin dugu, eta ikusi dugu EAJri eta lehendakariari sinatzera derrigortutako konpromiso horiek aurrekontuetan euren isla dutela. Bere egunean esan bezala, hasteko diru-sarrerez hitz egin dezagun, ondoren gastuez. Eta horixe egin dugu", azaldu du.
Zerbitzu publikoak indartzea
Erabiltzeko moduko beste 900 milioi euro lortuta, “sozialistok jarraitu dugu EAJrekin negoziatzen osasun eta garraio azpiegiturak hobetzeko, hezkuntzako tresnak hobetzeko, behar handiagoa duten eremuetan enplegu jarduerak sustatzeko eta turismo zein merkataritza proiektuak bultzatzeko, baita kulturako sortzaileak bultzatzeko ere, sektore estrategikotzat jotzen baitugu”, eta beste 25.480.000 euro gehiago eta datozen urtetarako zenbait konpromiso lortu ditugu horren ondorioz.
Horrela bada, erregistratu ditugun zuzenketen bidez, Donostialdeako Metroa garatzeko partida handitu da (legegintzaldiaren hasieran geldiarazi baitzen) 2.750.000 eurotara eta, halaber, urte anitzeko konpromiso batzuk lortu dira lana 2020. urtean amaitu arte (87.750.000 eurokoa da konpromiso hori). Halaber, Barakaldo-Leioa.Erandio-Sestao-Barakaldo tranbiarako 850.000 euroko partida sartu dugu.
Osasunari dagokionez, Eibarreko Ospitaleak —lehen urtean ere gobernu honek alde batera utzi zuen—, 1.500.000 euro lortu ditu guztira (aurrekontuetan jasotakoa baino % 50 gehiago), eta urte anitzeko konpromisoa lortu da 2016. urtera arte lanekin jarraitu ahal izateko. Zumarragako Ospitaleak, berriz, 800.000 euro izango ditu erresonantzia magnetikoko diagnostiko zerbitzurako, besteak beste; Erretuertoko osasun zentroa ere sustatuko da (600.000 euro). Horrez gain, Barakaldoko modulu psikosoziala ere bultzatuko du, Eusko Legebiltzarrak eskatu duen moduan (153.800 euro), eta Ermuko arreta psiko-sanitariorako plan esperimentala sustatuko da (400.000 euro).
Sozialistek proposatutako eta EAJk onartutako proposamenek, hezkuntza arloan ere isla izango dute. Ikastetxe publikoetan hirueletasun programa zabalduko da (250.000 euro), eta bikaintasunerako beken diru-kopurua 60.000 eurotan handituko da. Gobernu honek behin baino gehiagotan eskatu du programa hori eta, sozialistek bultzatuta, Legebiltzarrak berreskuratzea eskatu zuen. EHUko ikerketa programa ere hobetuko da (150.000 euro), baita Arabako (140.000 euro) eta Bizkaiko UHUNren (100.000 euro) baliabideak ere.
Horrez gain, langabezia-tasa handia duten eremuetan, ekonomia-jarduera bultzatuko da; adibidez, Burtzena Parkean 2014an bi milioitan handituko da kapitala eta hurrengo bi urteetarako konpromiso kreditu bat egingo da. Halaber, Lanbide eta LH ere indartuko dira (Egibide, 100.000 euro).
Kultura, turismoa, merkataritza, lankidetza
Sozialisten ekarpenak, halaber, giltzarriak izan dira halako sektore estrategiko batentzat, kulturarentzat alegia, ez baititu beharko lituzkeen laguntza publikoak. Bilboko sortzaileen elkarteek aldarrikatutako proiektua berreskuratuko da (Eszenika, 300.000 eurorekin), sormen-esperientziako proiektuei lagunduko zaie (Karraskan, 50.000 euro), haurrentzako arte eszenikoen proiektuek ere laguntza jasoko dute (Biargi Sarea), Kulturklub kontsumo klubaren partida 50.000 eurotan handitu da eta laguntzak emango zaizkie ikus-entzunezko ekoizleei (50.000 euro), Euskadiko idazleei (aurrekontuetan 15.000 jaso ziren eta 14.000 euro gehitu ditugu) edo Euskadiko Liburu-denden Federazioari (23.400 euro). Kultura-programazioak indartuko ditugu, Euskadi turismo-erkargarria duten lekuen mapan kokatzeko modukoak, hain zuzen: Gasteizko Jazz Jaialdia, Telebista Jaialdia edo Magialdia, Artium proiektuak, Artziniegako Museoa, Meatzaritzaren Museoa edo Vitoria-Gasteizko Arte eta Ogibideen Eskola.
Zuzenketetan, gainera, egoera zail berezia duten sektoretan lan egiten duten taldeak ere aintzat hartu ditugu, hala nola, ondokoak: Merkataritzako Euskal Konfederazioa (93.000 euro), ABRA upeltegien elkartea (30.000 euro) eta Araex (30.000 euro), gazteak (haiei zuzendutako programa batzuen bidez, 50.000 euro gehiago), nazioarteko lankidetzarako laguntzak (aurrekontuetan jasotakoak baino 500.000 euro gehiago eta beste 180.000 euro gehiago Saharari laguntzeko), Zuzenak (50.000 euro), Kamelamus (30.000 euro) eta Gao Lacho Drom (25.000 euro) gizarterako elkarteak, eta 25.000 euro Eroski eta Fagoren menpeko ekarpenak dituztenen eskubideen alde egiten dituzten elkarteentzat.
