Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk aurrera atera du enplegurako zentro bereziak arautzeko proposamena

Euskal Sozialistak Biltzarkide Taldeak ohiko Osoko Bilkuran eskatu du Jaurlaritzaren, sindikatuen eta Industria laguntzaileen artean foro bat egiteko Naval ontziolaren jarduera bultzatzearren

Jesús Zaballosek Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu du. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala egin dezala Bergarako Korapiloa lanen lizitazioa, edo bestela, Eusko Jaurlaritzari eman diezaion lizitazio hori egiteko ardura kudeaketa-agindu baten bidez.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

PSE-EE-K AURRERA ATERA DU ENPLEGURAKO ZENTRO BEREZIAK ARAUTZEKO PROPOSAMENA

Talde Sozialistak gaur Eusko Legebiltzarrean aurrera atera du Enplegurako Zentro Bereziak arautzeko proposamena.  Talde Sozialistako Enpleguko bozeramaileak azaldu duen bezala, zentro horiek “gizarte-funtzio garrantzitsua dute, hala nola, edozein desgaitasun-mota duten pertsonak lanean txertatzen laguntzen dute; beraz, enpleguko politika aktiboen esparruan sartzen dira. Politika horiek behar-beharrezkoak dira egun lanik ez duten pertsonak lana topa dezaten laguntzeko”.

Bixen Itxasok azaldu duenez, "zenbait enplegurako zentro berezi berri batzuk oraindik ezin izan dute izena eman berezko jarduerak betetzeko, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez duelako eskaera horiek hartuko dituen erregistroa sortu".

“Enplegurako Zentro Bereziak sailkatzeko eta erregistratzeko administrazio-esparrua sor dezaten eskatzen da —adierazi du Bixen Itxasok—; horrela bada, itxaroten dauden eskaerak bideratuko dira, eta zentro horiek normaltasun osoz lan egin ahal izango dute”.

Onetsitako proposamenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio “bilkuren aldi honetan, Enplegurako Zentro Bereziak sailkatu eta erregistratzeko administrazio-esparrua sor dezala, sindikatuen eta eragileen parte-hartzea izanik, eta urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko ondorioak izango dituela (aurten izena ematen dutenentzat); horrela bada, entitate horiek 2014ko ekitaldian laguntzak jaso ahal izango baitituzte”.

PSE-EE-K EKIMEN GEHIAGO AURKEZTU DITU ONTZIOLAREN SEKTOREAREN ALDE, ETA JAURLARITZAREN, SINDIKATUEN ETA INDUSTRIA LAGUNTZAILEAREN ARTEKO FOROA ESKATU DU

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ekimen gehiago aurkeztu ditu ontziolaren alde; horien bidez, La Naval ontziolari, lan-zamarik ez duenez zenbait konponbide eskain diezaioten eskatzeaz gain, modu estrategikoan Foro baten alde egin dezaten eskatu du. Foro horretan, administrazioek, sindikatuek eta industria lagungarriko patronalak hartuko dute parte, “enplegua eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen duen segmentua baita”.

Industria eta Berrikuntzako bozeramaile sozialistak, Vicente Reyesek, gaur legez beste proposamena aurkeztu du, eta horrek bat egiten du ondoko ahoz entzuteko galderarekin: Jaurlaritzari Sestaoko Naval ontziolari konponbideren bat ematearren egin diren kudeaketari buruz egindakoa. Horrez gain, erakunde-adierazpen bat sustatu du taldeak. Gainerako taldeek sinatu dute eta osteguneko Osoko Bilkuran irakurriko da.

Erakunde-jarduera horietan guztietan, Reyesek gogoratu du 2010eko apiriletik Sestaoko ontziolan zortzi Eteteko Enplegua Erregulatzeko Espediente eta bat azkentzekoa  izan dituztela eta, aldi berean, lan-zama gero eta txikiagoa zen, ez soilik zueneko  langileentzat, baita industria laguntzaileentzat ere.  “Tax lease laguntzak itzultzeari buruzko galderaren erantzuna jakinda, eta gainontzeko euskal ontziolek tax lease modalitatearekin ontziak kontratatzen dituzten bitartean, edo kontratu zuzenak egiten badituzte ere, Sestaoko Navalak ez du kontraturik lortu.  Horren bitartean, Navaleko langileek langabezia gastatzen dute, eta Ezkerraldean langabetuen kopurua gero eta handiagoa da", azaldu du.

Ordezkari sozialistak dio Santander bankuak diru-kopuru handia pignoratuta duela, eta horrek ontziolaren jarduera arriskuan jar dezakeela.  “Arduragabekeria litzateke Sestaoko Naval enpresa historikoak itsasontzirik eraikitzeko kontraturik gabe jarraitzea; izan ere, industria-gaitasun handia du, hango profesionalen gaitasuna handia da (Europa eta mundu mailan onartu dioten bezala) eta, garrantzitsuena, Ezkerraldean enplegua sortzeko gaitasun handia du”, salatu du.  Egoera hori martxoan okerragoa izango da, eraikitzen ari diren azken ontzia amaitzen dutenean, 1.500 langileen (finkoak zein behin-behinekoak) lanpostuak arriskuan egongo baitira; gainera, eskualde hori, Ezkerraldea, berez nahiko zigortuta dago langabeziari dagokionez.

Horregatik, eta Naval enpresaren alde Legebiltzarrean aho batez egingo den adierazpenarekin batera, ondokoa proposatu du: Jaurlaritzak, ontziolen jabeek, sindikatuek eta industria-laguntzaileko patronalek sektorearen interesen aldeko erabakiak susta ditzaten, “bai horiek guztiak egungo Euskal Itsas Foroan sartuz, edo Ontziolaren Euskal talde bat eginez, eragile guztiek parte hartzeko modukoa, enplegua eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen baitu segmentu horrek”.

AHT-REN BERGARAKO KORAPILOA

Gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egindako eztabaidan, Habiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren egoera ere aztertu da.  Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azaldu zuenez “Sustapen Ministerioarekin egindako bileren esparruan, oraindik ez da erabakirik hartu Bergarako korapiloaren lanak lizitatzeko eskumena duen erakundearen inguruan”.  Azkenean ardura hori Sustapen Ministerioaren esku gelditzen bada, sailburua ez da gai izan lizitazio horretarako zer epe aurreikusten diren zehazteko.

“Euskal Y-ren operagarritasunerako oinarrizkoa den azpiegitura honek”, azaldu du Jesús Zaballos legebiltzarkide sozialistak, oso puntu garrantzitsua du Bergarako korapiloan, 2016. urterako lanak amaitutzat izateko. Hori dela eta, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Legez besteko proposamen bat aurkeztu du, eta ondokoa eskatzen dio Espainiako Gobernuari: berehala egin dezala Bergarako korapiloaren lanen lizitazioa edo, bestela, Eusko Jaurlaritzari lizitazio horren ardura eman diezaion kudeaketa-agindu baten bidez.  (ATXIKITAKO AGIRIA IKUSI).

Beste berri batzuk...

Iruzkinak