Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk aurrera atera du ikastetxeetan elikadura indartzeko proposamena

Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea
Isabel Celaá, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea

Talde Sozialistak gaur aurrera atera du proposamen bat, ikastetxeetan elikadura indartzeko plana abian jartzekoa. EAJk eta PPk adostu dute proposamena, eta krisiaren ondorioz “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarik jasotzen ez dituzten familietan” duten beharrari erantzuteko da. Beraz, Hezkuntza Sailari eskatzen zaio, 2013-2020ko Osasun Planaren Batzorde Zuzentzailearen laguntzarekin, “nutrizio arloko irakasleen trebakuntza sar dezala, eta malnutrizio egoeran dauden adingabeentzako elikadura indartzeko plana azter dezala”.

Talde Sozialistako Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, gogoratu du, proposamena defendatu duenean, Euskadin, 14 urtetik beherako 33.000 adingabe baino gehiago mantentze-pobrezia egoeran daudela, hots, epe motzean ez dutela baliabide nahikorik izango oinarrizko beharrei erantzuteko.

“Haurren % 11,8 dira—azaldu du Isabel Celaak. Krisiak ondorio latzak izan ditu herritarren sektore horrekin; batez ere familia etorkinen seme-alaben, guraso bakarreko seme-alaben eta familia ugarietako seme-alaben kasuan”.

“Bestalde —gaineratu du bozeramaile sozialistak—, pobrezia-egoeretan dauden adingabeek gabezi mota asko dituzte. Izan ere, gehienen etxeetan elikadurarekin lotutako arazoak dituzte".

“Botere publikoek —esan du Isabel Celaak— egoera horri aurre egin beharko diote ganoraz.  Eta adingabeek bizitza non egiten duten eta hantxe konpondu behar dira:  gizakiarentzat eta bere garapenerako garrantzi handia duen ikastetxetik hasita".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak