Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk bizitza osoan ikasten jarduteko Legea aurrera atera du Eusko Legebiltzarrean

Isabel Celaá Eusko Legebiltzarrean
Isabel Celaá Eusko Legebiltzarrean

Talde Sozialistak gaur Eusko Legebiltzarrean legegintzaldi honetako lehen benetako gizarte-gardentasuneko legea aurrera ateratzen lortu du:  bizitza osoan ikasten jarduteko legea. Legeak, langabeziari aurre egitea eta lanbide kualifikazioa lotu nahi ditu, trebakuntza handiagoa izanik, enplegurako aukerak ere gehiago izango baitira.

Legebiltzarrean Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, esan du "lege honen bidez hobeto sartu ahal izango garela ezagutzaren ekonomian eta euskal herritarrek aukera handiagoa izango dutela berdintasunean eta gizarteratzeko prozesuan aurrera egiteko”.

Celaak azpimarratu du “herri baten oparotasuna beti egon dela lotuta ezagutzaren probetxuarekin eta ikerketaren aurrerapenarekin. Gehiago jakinez gero, enplegua, lehiakortasuna eta garapen ekonomiko eta soziala handituko dira.  Guztion talentua behar dugu herria aurrera ateratzeko eta horixe da legearen oinarrizko helburua”.

Bizitza osoan ikasten jarduteko legearekin, euskal herritar guztientzako lanbide heziketako sistema integratu bat abian jar daiteke. Sistema horrek, hasierako prestakuntzaz arduratzeaz gain, enplegurako prestakuntza ere landuko du; horretarako, lortutako ezagutzak berritu eta pertsonen eta ekoizpen sistemaren beharrei arreta egingo die.

Horren inguruan Isabel Celaak lege honek trebakuntza ibilbide guztien malgutasunari lagunduko diola azpimarratu du, jendeari aukera gehiago eskaintzearren. Gainera, orientatzeko zerbitzu bat sortuko da "egoera okerragoetan dauden eta lanean txertatzeko bidea galdu duten euskal gazteak erreskatatzeko”.

Legeak, gainera, heziketa premia bereziak dituzten pertsonei trebakuntza emango die, baita erretiratu ostean ezagutzaren arloan aktibo jarraitu nahi dutenei ere.  Urrutiko Hezkuntzarako Euskal Institutua sortuko du, hezkuntza hori sustatzearren eta horretan lan egiten dituzten Hezkuntza Saileko zentroak bateratzearren.  Halaber, bizitza osorako Ikaskuntzaren Euskal Kontseiluaren sorrera jaso du legeak, arlo honetako jarduera guztiak planifikatzeko eta koordinatzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak