PSE-EEk Darponi eskatu dio C hepatitisa dutenei tratamendua bermatzeko “kostuak aintzat hartu gabe”
Eusko Legebiltzarrak ostegunean Urkulluren gobernuari eskatu dio antibirikoekin tratamendua bermatzeko “C hepatitisa duten guztiei, onetsitako irizpide klinikoei jarraituz eta kostu ekonomikoa aintzat hartu gabe".
Eusko Legebiltzarrak eskaera egin du C Hepatitis Euskadi plataformek ospitaleen aurrean kontzentrazioa egin duten egun berean; kontzentrazioen bidez, "benetako eta premiazko finantzaketa-programa zehatza” exijitu diote administrazioari, eta gaixotasuna dutenei autonomia erkidego guztietan berdin-berdin tratatzeko eskatu dute.
PSE-EEk eta EH Bilduk testu bat adostu dute eta Legebiltzarreko talde guztiek egin dute alde, EAJ izan ezik, ekimena bozkatzeko orduan abstentzioa eman baitu.
Horren bidez, Iñigo Urkulluren gobernuari eskatzen zaio Legebiltzarrean aurkez dezala hurrengo bilkura-aldiaren hasieran, C hepatitisa duten pertsona guztiei tratamendua emateko orduan dauden lehentasunak zehaztuko dituen kronograma, betiere, gaixotasunaren progresioaren arabera.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Jon Darponek zuzendutakoari, eskatu dio antibirikoekin tratamendua bermatzeko “C hepatitisa duten guztiei, onetsitako irizpide klinikoei jarraituz eta kostu ekonomikoa aintzat hartu gabe".
AURREKONTUA
Hori dela eta, C hepatitisa aurre egiteko tratamendu berrietarako aurrekontu zehatzaren inguruko txostena aurkezteko eskatu zaio; 2016. urterako Aurrekontua aurkeztu baino lehen egin beharko du.
Amaitzeko, C hepatitisa duten pertsona guztiekiko elkartasuna adierazi du, elkarteen aldarrikapenekin bat egin du, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio parte har dezala talde horietako komiteetan, beharrezko informazioa jasotzeko eta egiten dituzten aldarrikapenei erantzuteko.