Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk dio anisakisaren alertak arriskuan jarri dituela antxoaren kanpaina eta arrantzaren sektorea

Susana Corcuera, Eusko Legebiltzarrean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Susana Corcuera, Eusko Legebiltzarrean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Arrantzako bozeramaileak, Susana Corcuerak, ostiralean salatu egin du Osasun Sailak ez zuela modu egokian azaldu antxoek anisakisa zutela; izan ere, modu horrek arriskuan jarri du arrantzaren sektorea, iragarpenen osteko egunetan gutxiago saldu baitziren, nahiz eta ondoren egoera hori zuzendu den.

Eusko Legebiltzarreko kontroleko osoko bilkuran, Corcuerak esan du Sailak beharrezkoa den guztietan indartu behar dituela osasun-arriskurik gabeko elikadurarako gomendioak. Baina ohikoak diren baino parasito gehiago zituztela adierazteko maiatzaren 8an ohar bat egin zuen, eta komunikabide digitaletan berehala agertu zen berria, baita ikus-entzunezkoetan eta egunkari nazionaletan ere (egunkari ekonomikoak barne), eta horren aurrean, beste erkidego batzuetako gobernuek erantzun zuten, ez baitzuten halakorik ikusi euren ontzietan.  Gainera, merkataritzako sektoreen datuek salmentek gutxitu zirela esaten zuten.

“Ez dugu baloratu elikadura-segurtasunaren ikuspuntutik duen eraginkortasuna, sektorean izan duen eragina baizik; izan ere, neguan denboraldi ekaitz asko izan ditugu, eta itsasoa baretu denean eta urtean antxoa ugaria gertu direnean, justifikatu ezin den beste ustekabe bat izan dute”, leporatu du ordezkari sozialistak. Gainera, gogoratu du aurretik izandako beste elikadura-alerta batzuek, adibidez behi eroen edo pepinoaren alertek, erakutsi zutela informazio guztia eskaini behar da baina beharrezkoak diren eta saihestu daitezkeen kalterik sortu gabe.

Corcuerak azaldu ditu alerta piztu eta hurrengo egunetan komunikabideetan agertutako zenbait berri, lerro editorial eta esparru geografiko ezberdinetakoak, eta berri horietan egiaztatzen da “Osasun Sailaren nahia eta borondatea alde batera utzita, gogoratu beharra dugula komunikazioa ez zela zuzena izan eta, horrez gain, saihesteko moduko kaltea sortu zuela”.  “Huts egin du. Hobeto onartzea eta zuzentzea, dena ondo egiten dutela esatea baino.  Sailburuak anisakisa arpoiarekin hil nahi zuen, eta ia-ia antxoaren kanpaina eta arrantzaren sektore osoa hiltzen du.  Kaltea eginda dago.  Ez egin berriz”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak