PSE-EEk dio, Bilbaok jakinarazitako planak "desleialak direla eta aurrekontuetako adosmenak ez dituela betetzen"
"Ia neurri gehienak adostuak daude Lehendakariarekin hitzartutako Berraktibazio Ekonomikoko Planaren barnean"
BILBO
Bizkaiko PSE-EE-ko Idazkari Orokorrak, José Antonio Pastor, gaur baieztatu du, Bizkaiko diputatu orokorrak, José Luis Bilbao, jakinarazitako planak arintzeko krisis ekonomikoaren ondorioak, "desleialtasuna eta aurrekontuetako adosmenak ez dituela betetzen", sozialistekin adostu zuena.
Pastor-ek, gaur Bilboko Portu Autonomoko instalazioak bisitatu ditu eta bertan esan du, Bizkaiko diputatu orokorrak eginiko anuntzioagatik, "agian San Juan egunan gaudelako izango da, su eta su apainen eguna, honek su piroteknikoa ematen du eta baita hauskundeengandik oso arduratuta dagoela".
Zuzendari sozialistak berresan zuen, Bilbaok azaldutako planak "hauteskundeetan pentsatuak daudela, ia neurri guztiak nobedade bezala aurkeztu direnak, lehendakariarekin hitzartuak daude Berraktibazio Ekonomikoko Planaren barnean".
Bilbaok egindako proposamen "erabat ezezagunei" buruz, Bizkaiko sozialisten idazkari orokorrak esan du "aurrekontuko adosmenetan egon behar zirela, sozialistak Foru Aldundiarekin sinatutakoak, zeren, nahiz eta izan zerga bilketen soberakina, ohiko aurrekontuetan egon behar legoke".
"Batez ere -zehaztu zuen- hitz egiten ari garenean, Guggenheim handitzeko iniziatiba bateaz, hala esanda iniziatiba positibo bat bezala agertu daiteke baina Urdabaiko biosfera baten barnean planteatuz gero galderak ezartzen ditu, hori den instalazio egoki bat halako une hain delikatuan".
Beretzat, Bilbaok azaldutako planak bilatzen dute "gehiago publizitatea eta ez benetako borondatea adosmenak bilatzeko".
Pastorrek esan zuen ados zegoela diputatu orokorrarekin baieztatzean "denak ahaleginak egin behar ditugula gainditzeko lehen bait lehen egoera ekonomiko delikatu hau", baina adierazi zuen, "lehendakariari esan genion bezala bere plana aurkeztu orduko, gauza hauek adosmenen bidez egiten direla eta gizarte agenteen eta alderdi politikoekin elkar lana eginez".