Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk dio EAJren jarrera "lotsagarria" dela, zerga-oporren inguruko isunean dituen ardurak alde batera utzi nahi dituelako

Txarli Prietok dio isuna “EAJk erabakitako eta aurrera eramandako estrategia suizidaren” ondorioa dela

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

Arabako Sozialisten idazkari nagusiak, Txarli Prietok, uste du EAJren jarrera “lotsagarria" dela, “zerga-oporrak berreskuratzen atzeratzeagatik 30 milioi euroko isuna jarri ondoren, ardurak beste bati leporatu nahi dizkiolako”.

Gaiaren inguruan atzo egindako zenbait balorazio entzun ondoren, harrituta dago Bizkaiko diputatu nagusi José Luis Bilbaok eta Iñigo Urkullu lehendakariak berak esan zutelako “arimarik gabeko” Europak, euskal enpresaburuek, Europar Batzordeak, Espainiako Gobernuak, Aldundiek etab.ek dutela ordaindu beharreko isun handiaren errua.

“EAJk hiru aldundiak kudeatu ditu eta foru paseren estrategia finkatu zuen, Europar agintariak aintzat hartu gabe, eta ez du ardurarik auzi horretan? José Luis Bilbaok ez du ardurarik? Europar Batzordeak enpresa onuradunen inguruko informazioa eskatu zionean, 100.000 folio bidali zizkion Batzordeak berak informazioa bila zezala.  Aski da, ez esan gezur gehiago eta ukatu ardurarik duzuela”, esan du.

Prietok gogoratu duenez, jarritako isuna ez da jarri enpresei gaizki diseinatutako zerga-laguntza batzuk emateagatik eta Bruselari horren berri ez emateagatik, baizik eta Aldundiek oso berandu bete zutelako 2006an Europar Epaimahaiak emandako sententzia, “Europar Batasuna gutxietsi eta erotu ondoren”. Holaxe jaso zuen ahozko bistan Europar Auzitegiko abokatu nagusiak.

Hori dela eta, zehaztu du “Europar Batasunak ez duela inoiz zalantzan jarri lurralde historikoak enpresei zerga-laguntzak emateko gaitasuna dutenik, ezta Itun Ekonomikoa ere”.  “Europar Batasunak zerga-laguntza jakin horiei egin zien aurka, eta Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak berretsi zuen, eskumeneko europar arauak urratuz eman zirelako, eta arau horiek herrialde guztietan aplikatzen dira”, esan du.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko idazkari nagusiak gogoratu du, halaber, 2006an Europako Justizia Auzitegiak dagoeneko laguntzak ez zirela legalak, eta Aldundiek laguntza horiek berreskuratzeko beharra zutela esan zuen.

“Baina 2011n hasi zuen lan horrekin eta 2013an amaitu. Horregatik jarri da isuna.  EAJk erabakitako eta jarraitutako estrategia hilgarriagatik.  Hori da egia, eta gainontzeko guztiak ihes egiteko maniobrak baino ez dira”, salatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak