Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk dio Eusko Jaurlaritzak “emakumeak erotu dituela” genero-indarkeriarekiko arretan egin dituen aldaketekin

Galdetu egin du zergatik kendu dizkion Emakunderi orain dela urtebete baino gutxiago eman zizkion funtzioak

Logo Emakunde
Logo Emakunde

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari esan dio “ez duela irizpiderik”  genero-indarkeria jasaten duten emakumeekiko arreta egituratzeko orduan.  "Ezin da ulertu zergatik erabaki zen Emakumeen Euskal Erakundeari (Emakunde) gai horren inguruko eskumen guztiak ematea eta, urtebete baino gutxiago igaro denean, horretan guztian ezetz esatea” adierazi du Berdintasun idazkariak, Maite Berrocalek.  “Berdintasunerako politikak kudeatzen dituen entitateari emakumeekiko indarkeriari buruzko alderdi guztiak kentzeaz gain, eskumen horiek Eusko Jaurlaritzako honako bi sailen artean banatu dira: Herri Administrazio eta Justizia Saila eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila”.

Maite Berrocalek gaineratu du “Gobernuak aldaketa hori azaldu beharko duela, emakumeak erotu baino ez baitu egin”.  “Aldaketa hori efikazia handiagoa bilatzeko egin bada, horrek esan nahi du Emakundek ez duela zuzen jokatu emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko eta hori arreta egiteko? Eta hori horrela bada, ezin da aurreikusi ez duela lan horretarako gaitasunik?”.

Berrocalek gogoratu du Urkulluren gobernuak berdintasunerako arloko apustu nagusietakotzat jo zuela Emakunderi genero-indarkeriaren aurreko politikak eskualdatzea. “Hala ere, hilabete gutxitan, eskumen horiek kendu eta bi sailen artean banatu ditu; horrek esan nahi du erabaki hori zuzendu duela eta Emakunde agintarik gabe utzi duela".   Horrek erakutsi du gobernua gai horren inguruan nahasi dagoela”, gaineratu du Maite Berrocalek. Gainera, gogoratu du irizpide falta horregatik bozkatu zuela Berdintasunerako Planaren aurka Emakumeen Euskal Erakundearen kontseiluan.

Berrocalek iragarri duenez, Talde Sozialistak Emakundeko zuzendariaren premiazko agerraldia eskatuko du, Legebiltzarrean azal dezan nola kudeatu duen genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekiko arreta.  Halaber, Urkullu lehendakariari interpelazioa egingo dio, azal dezan zergatik erabaki zuen eskumen hori Emakumeen Euskal Erakundeari ematea eta zergatik kenduko dion orain Administrazio eta Justizia Sailari (emakume biktimen arreta) eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari (Seveti telefono bidezko arreta, biktimekiko laguntzak eta biktima horiekin lan egiten duten langileen trebakuntza) emateko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak