PSE-EEk dio maiatzaren 25ean “buruarekin eta bihotzarekin” bozkatu behar dugula, eta sozialistena dela boto baliagarri bakarra

Europar Parlamenturako euskal hautagaiak, EIDER GADIAZABALEK, Donostian egindako jendaurreko ekitaldi batean esan du sozialistek baino ez dutela hauteskunde hauetan benetako proiektu sinesgarri eta oso bat eta, aldiz, Alderdi Popularrak, ez duela proiekturik.
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi IÑAKI ARRIOLA eta Europar Parlamenturako gipuzkoar hautagai MAIDER LAINEZ izan dira Gardiazabalekin batera.
GARDIAZABALEK azaldu du zer ondorio “txar” izan dituen eskuinak Europan azken hogei urteotan egindako kudeaketak. Bere ustez, ekonomiak politika kontrolatu du, eta horrek desberdintasun handiak sortu ditu; hortaz, “porrot hirukoitza gertatu da, finantza, ekonomia eta gizarte mailakoa”.
Azaldu ditu zer neurri proposatzen dituzten sozialistek PPren ereduaren aurrean, non “hazkunde ekonomikoa izango den konponbidea"; izan ere, ikusi izan denez, erreskatatutako bankuek dagoeneko etekinak dituzte, baina oraindik krediturik ez dago eta familiek jarraitzen dute sufritzen. Esan du badagoela dirua sozialistek abian jarri nahi dituzten 100 neurriak ordaintzeko, eta horretarako, zerga-iruzurraren bidez, zerga-paradisuen bidez eta banku-sekretuei esker Europan bilioi bat euro ihes egiten duela dio.