PSE-EEk EAJri leporatu dio egutegi legegilean azken orduko zenbait beherapen egin nahi dituela
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaile ondoko Susana Corcuerak Eusko Jaurlaritzari eta EAJri leporatu die "low cost legeak" egin nahi dituztela, "azken orduko beherapenekin" egutegi legegilea bete dutela adieraztearren, baina egiten dutena da boikoteatzea “oposizioak Eusko Legebiltzarrean egiten duen lana legeak onesteari dagokionez, eta ez dute eztabaidarako aukera eman; gainera, zenbait lege egin nahi dituzte legegintzaldiaren azken unean, kudeatzaile txarrek egiten duten moduan, oso legegintzaldi pobrea izan baita lan legegileari dagokionez”
Kontuen Epaitegiaren erreforma atzeratzeko epea bigarren aldiz luzatzeko EAJk eskatu duen egun berean —eta legegintzaldi honetan Etxebizitzaren Legea eskaera horiekin ahal izan duten guztia atzeratu dute—, nazionalistek sozialistoi aurpegiratu digute “azalpenak eskatu ditugula Turismoaren Legearen inguruan ekarpenak egin baino lehen”.
“Eusko Jaurlaritzak 15 hilabete beranduago bidali du lege hori. Gehiago sakontzearren, hilabete eta erdi behar izan du Gobernu Kontseiluak onetsi zuenetik Ganberara bidaltzeko, harritzekoa da. Eta partikularrek eta administrazioek egindako proposamen eta alegazioei buruzko informazioa jasotzen ez duen espedientearekin bidali du”, salatu du.
Corcuerak ohartarazi du “sozialistok ez ditugula gure ardurak alde batera utziko, baina Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ez dute turismoaren sektoreari agindutakoa bete, eta orain geldotasuna disimulatu nahi dute eragindakoei Legebiltzarrean ez agertzera behartuz”.
Euskadiko Turismoko Lege Proiektua, sektoreko eragileen ekarpenekin hobetu daitekeen proiektu bat da, testuan ez baitira jaso, eta Euskal Sozialistok gure lana egiten ari gara ahalik eta Lege onena lortzeko. Premia ez da ona eta Eusko Jaurlaritzak eta EAJk beherapen legegileak egin nahi dituzten azken unean”.