Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk EH-Bilduri gogoratu dio asko dagoela egiteke Euskadiren gizarte-eraikuntzan

Euskal Sozialistak bakean eta identitate aniztasuna errespetatuz elkarrekin bizitzearen aldeko apustua egiten duela azpimarratu du Idoia Mendiak

PSE-EEko eta EH Bilduko ordezkariek goizean Bilbon egindako bilera. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
PSE-EEko eta EH Bilduko ordezkariek goizean Bilbon egindako bilera. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur EH-Bilduko ordezkariei adierazi die lan handia dagoela egiteke Euskadiren gizarte-eraikuntzan, eta antolakunde politikoek lan egin behar dutela milaka euskal herritarrek dituzten arazoei erantzuteko, adibidez, enplegua ez izatea eta gizarte-geruzek jasaten dituzten lan- eta soldata-baldintza ezegonkorrak.  Horrez gain, oraina eta Euskal Sozialistek nahi duten geroaren oinarrizko ardatzak ondokoak direla azpimarratu du: bakean elkarrekin bizitzea eta identitate aniztasuna errespetatzea.

Mendiak elkarrizketa egin du Sortu, EA, Alternativa eta Aralarreko ordezkariekin, eta Batzorde Betearazle sozialistako kide diren Miguel Ángel Morales, Begoña Gil eta Mikel Cabiecesekin.  Bilera 90 minutukoa izan da gutxi gorabehera, PSE-EEren ekimenez egin da; izan ere, Idazkaritza Nagusiak Legebiltzarrean ordezkariak dituzten euskal indar politikoei sozialisten zuzendaritza eta lehentasunak aurkeztu nahi dizkie.

Langabeziaren eta egoera ekonomikoaren aurrean konponbideak bilatzeko beharra azpimarratzeaz gain, Mendiak EH Bilduri azaldu dio Eusko Legebiltzarrean autogobernurako ponentziak egiten dituen lanak ezin direla amaitu proiektuen enkantearekin.  Aitzitik, PSE-EEren ustez, autogobernuari buruzko diagnostikoa egin behar da, estatutuak aldatzeari buruz adostasun zabalak lortu ahal izateko.

Euskal Sozialistek nabarmendu dute, halaber, ez dutela ezker abertzalekoen jarreran aldaketarik antzeman, indar politikoen arteko komunikazioan eta erakundeen lanetan abiapuntu izan behar duten printzipioei dagokienez.  Baldintzarik ezarri nahi ez badu ere, PSE-EEk berriz esan du bakea eta bizikidetza lortzeko beharrezkoa dela indarkeriak sortu dituen bidegabekeriak ezagutzea, eta ezin dela onartu aukera politikoak aldezteko; horrez gain, egindako kaltea onartu beharra dago.  Eta bere ardurak gain hartu nahi ez dituztenak “itxita" agertzen dira kontsiderazio horren aurrean.

Ezker Abertzaleak, azpimarratu dute ordezkari sozialistek, aurrerapausoak eman behar dituzte airean diren zenbait galdera erantzuteko, hots, bide demokratikoekiko benetan duten konpromisoari eta ekintza terrorista guztiekiko gaitzespenari buruzkoa. PSE-EEk ez du hori egiteke izan, eta ezin dira berdinketak edo paralelismoak egin, “elkarrekiko egindako kalteaz” hitz egiten denean egiten duten bezala.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak