Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk EITBko Administrazio Kontseilura bidali du Enplegua Erregulatzeko Espedientea bertan behera uzteko eta Maite Iturbe kargutik kentzeko eskaera

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Taldearen ekimenez, Legebiltzarrak EITBko Administrazio Kontseiluan aukeratutako kideek goizean lehendakaritzara bidali dute atzo Legebiltzarrean hartutako akordioak, Enplegua Erregulatzeko Espedientea bertan behera uzteko eta zuzendari nagusia kargutik kentzeko erabakiak bozka ditzaten.

Alma Fernándezek, Mikel Unzaluk eta Concha Aretxagak nahi dute otsailaren 24an, Kontseiluak egun horretan bilera egingo duenez, Legebiltzarrean gehiengoak adierazi duen nahiari erantzun diezaioten; izan ere, Legebiltzarrak berak aukeratzen ditu EITBko kideak.

Hortaz, Legebiltzarrean, sozialisten ekimenez, adostutako lau puntuak jasota, idazkietako batean gogoratu dute, gehiengoaren nahia erantzuteko beharrez gain, Administrazio Kontseiluak Legez ondoko funtzioa ere baduela, besteak beste: “Entitate Publikoaren plantillak eta horren aldaketak behin betiko onestea, baita entitate horretako Sozietateenak ere.  Horretarako, dagokion memoria justifikatzailea izango du”, 8.2. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz. Hori dela eta, lehenik eta behin, ondoko testua bozkatzea proposatzen dute:  “EITBko Administrazio Kontseiluak EiTBko zuzendaritzari exijitzen dio bertan behera utz dezala Eusko Irratian abian jarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientea”.

Beste idazki batean, sozialisten proposatutako Kontseiluko hiru kideek Entitatea Sortzeko Legearen 19.2 artikulua aipatzen dute; artikuluaren arabera, organoak badu eskumena Gobernuari zuzendari nagusiaren kargu uztea proposatzeko.  Hori dela eta, ondoko testua bozkatzea proposatzen dute:  “EITBko Administrazio Kontseiluak Gobernuari eskatzen dio EITBko zuzendari nagusia berehala kargua utz dezala entitatearen zuzendaritzan kudeaketa txarra egin duelako, eta zerbitzu publiko batean Enplegua Erregulatzeko Espediente bat ere sustatu duelako gizarte-elkarrizketa bilatu gabe.  Horrez gain, Giza Baliabideen zuzendariak, Javier Salcedos, ere berehala kargua utz dezala eskatzen du, gauzatutako langileen politika okerraren arduradun zuzena baita”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak