Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk EITBri exijitu dio biktimak umiltzen dituzten eta terrorismoa deslegitimatzen ez dituzten iritziak errefusatzeko

EITB
EITB

PSE-EEko legebiltzarkide eta bozeramaile Idoia Mendiak, ostiral honetan EITBko zuzendariari ondokoa exijitu dio: “hitzetatik ekintzetara igarotzeko, eta EITBren lerro editoriala betearazteko", argi utzi behar baitu biktimak umiltzeko eta terrorismoa deslegitimatzen laguntzen ez duten iritziak errefusatzen dituela.  

Hezkuntza eta Kultura sailburuari ahoz egin dion galdera baten bidez, Mendiak orain dela gutxi euskal irrati publikoko analisi-programa batean egin duten elkarrizketari buruz aritu da. Elkarrizketa horretan, jarduera terroristak burutzeagatik hogei urte baino gehiago bete dituen pertsona batek eta ETAko preso batzuen bi senidek parte hartu dute.  Esan duenez, elkarrizketa “Euskadin bizikidetza eraikitzeko ibiltzeke dugun bidearen isla izan da”, ezen ikusi baita “pertsona hori ez dela damutu, nahiz eta gure herrian tragedia handia sortu duen talde terrorista horren kide izan eta beste herritar batzuk hiltzen saiatu; gainera, ekintza horiengatik Justiziaren erabakia dela-eta, hogei urte baino gehiago izan da espetxean. Halaber, biktimen elkarteetan antolatu diren horiekiko mespretxua adierazi du, eta talde terrorista baten kide izateko erabakiarekin sortu duen kaltea onartzeko beharra ez duela dio”.  “Elkarrizketa horretan, gainera, egiaztatu dugu herri honetan batzuek, kasu honetan ETAko presoen senideek, ez dutela ulertzen pertsona horiek kartzelan daudela beste batzuek hil dituztelako edo hiltzen lagundu dutelako”, gaineratu du.

Ordezkari sozialistak azaldu du ez duela informatzeko interesa zalantzan jarri nahi, baina gogoratu du zuzendari orokorrak bere plan estrategikoan gain hartu duela ondokoa: EITBk funtzio aktiboa izan behar duela terrorismoa deslegitimatzen eta biktimen memoria eta duintasunerako eskubidearen inguruan gizarte sentsibilizatzeko orduan.  Gainera, halako gaiei ekiteko badela barne-dokumentu bat dio. Dokumentu horren arabera, “EITBko profesionalek informatzaile funtzioa bete behar dugu, hilketen bidez, jazarpenez edo terrorean ekintzan aurka direnak isilaraziz giza eskubideak bortxatzen dituztenen estrategietan jauzi gabe”.   "Hori dela-eta, zuzendariari hitzetatik ekintzetara igarotzeko eskatzen diogu, EITBko lerro editoriala betearaz dezala; horrela bada, printzipio horien aurka ematen diren iritziak errefusatzen dituela argi utziko du".

Mendiak gaineratu du, Parot doktrinaren inguruan Estrasburgok eman duen ebazpenaren ondorioz, ETAko presoekin batera, beste hiltzaile eta gaizkile batzuk ere kalera aterako direla.  “Ez dugu pentsatu nahi zer gertatuko den komunikabideren batek Alcasserreko nesken hiltzailea edo igogailuaren bortxatzailea elkarrizketatzen badu autokritikarik egin gabe eta jarrera horiek gaitzetsi gabe. Halaber, ez genuke onartuko torturengatik edo polizien gehiegikeriengatik kondenatutako baten elkarrizketa justifikatzailea”, ohartarazi du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak