PSE-EEk Epsilon-Hiriko txostenaren alde egin du eta auto elektrikoen patenteak esku pribatuetan uzteko aukera galaraz dezaten eskatu du

Ostegunean Epsilon eta Hirikori buruzko Ikerketa Batzordeko presidenteak egin duen txostenaren alde egingo du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak , eta ondorioetan ondoko exijentzia sartzeko eskatuko du: auto elektrikoaren proiektuaren patenteak (diru publikoaren bidez egindakoa) ezin direla esku pribatuetan gelditu lizentziak ordaintzen ez direlako.
Horixe jaso dituzte gaur bozeramaile sozialista Vicente Reyesek Ikerketa Batzordeari emandako ekarpenek. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari esku hartu behar duela exijitu behar zaioa dio, nahiz eta Afypaidak izan patenteak ordaintzeko ardura, Hiriko proiektua diru publikoko diru-laguntzen bidez egin baitzen, eta azkenean porrot egin zuen.
“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko neurri eta jarduerak gain har ditzala Afypaidak diru publikoaren bidez Hiriko proiektuaren garapen teknologikoetarako lortutako patenteek enpresaren aktibo izaten jarrai dezaten. Helburua, patente horiek esku pribatuetan gera ez daitezen, eta enpresari eska diezaioketen dirua ez itzultzeko aukera izan ez dezan”, jaso du Batzordera bidalitako idazkiak.
Ekarpen horrez gain, sozialistek proposatu egin dute Batzordeko ebazpenetara gaineratzea I+G+b-ko laguntzak eta diru-laguntzak emateko prozedurak hobetzeko eskaera, baita horien jarraipena egiteko mekanismoak hobetzea ere. Gainera, Hiriko proiektuaren arduren atalean zuzenketa tekniko bat egitea proposatu dute, SPRIko zuzendaritzari "in vigilando" ardura esleitu baitiote Etorgai eta Ekintzaile programen bidez proiektu horri emandako laguntzak direla-eta; beraz, une hartan arduradun zirenen azalpenak jaso dira, irizpenaren xede diren urteetan diru publikoa emateko ezarri ziren arretei buruz.
Hiru horiek dira sozialistek Batzordeko presidentearen txostenari aurkeztutako ekarpenak; Reyesen ustez, “txostena orekatua eta kontsekuentea da azken asteotan egindako lanekin”. “Argi dago Epsilon proiektuak ez zuela oinarri sendorik, diru publikorako bermerik ez zuen apustu arriskutsua zen. Argi dago Patxi Lopezen gobernuak zuzen jokatu zuela epaitegiei Miñaoko Parkeko hipoteka-mailaren lagapenari buruzko zalantza juridikoak jakinarazi zizkionean. Argi dago izendapen politikoko (ez teknikoko) organoetan baimenak eman zituztenek ardura politikoak dituztela; izan ere, eragiketa horiekin baliabide publiko batzuk galdu ditugu. Argi dago Hirikori emandako laguntzak I+G+b-rako teknologia-proiektuetan ohikoa den ebaluazio prozesuaren barruan, baina proiektua sustatu zuen enpresak iruzurrez kudeatu zituela. Diagnostiko zuzena dela uste dugu, eta espero dugu batzorde honek egindako lana baliagarria izatea gerora begira diru publikorik erabil ez dezaten proiektu pribatu batzuei laguntzeko, non sustatzaileak baino ez du irabaziko gauzak ondo ateratzen badira, eta administrazioak baino ez du galduko gauzak okertuz gero”, ondorioztatu du.