PSE-EEk Erkorekari leporatu dio abokatuei ordaintzeko orduan atzeratu izanak, babes judizial efektiboa arriskuan jarri duela

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Justizia bozeramaileak, Miren Gallasteguik, ostiralean Josu Erkoreka sailburuari leporatu dio baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei doan laguntzen dieten abokatuei berandu ordaindu zietela, eta horrek arriskuan jarri duela babes judizial efektiboak, ordainsariak jaso ez zituzten abokatua askok euren buruari galdetu behar izan baitiote zerbitzu publiko horretan parte hartzen jarrai dezaketen edo ez.
Gallasteguik galdera bat aurkeztu zuen kontroleko osoko bilkurarako, jakiteko noiz hasiko diren ordaintzen 2013tik ordaintzeke dauden kopuruak, eta atzo bertan hasi ziren ordaintzen, “Legebiltzarrean jendaurrean azaldu behar zuen egunaren bezperan”. Ordezkari sozialistak esan du abokatuek behin eta berriz eskatu dutela ordain diezaieten, eta Jaurlaritzak ordaintzeko agindua egiten zien, nahiz eta gero agindua ez bete. Jasotako azkena, apirilean zordundu zuen. Gobernuko sailburuak maiatzaren 13an horretarako partidak baimendu zituen, baina ez ziren erabaki hori gauzatzeko beste agindu batzuk eman. Abokatuek alarma-oihua eman zuten eta "duintasunagatik" ordaindu beharko zuten.
“Atzo ordaintzen hasi baziren ere, eta oraindik aurrera ordainketa horiek azkartzeko formula berri bat aurkeztu badigute ere, gogoratu beharra dugu atzerapenak arriskuan jarri duela babes judizial efektiboa, abokatuek euren esan bezala. Ez zuek, ezta zure gobernuak ere, ez duzue ezer egin babes hori bermatzeko, 2013an 900.000 euro utzi zenituzten gauzatu gabe, ez zenuten Tasen Legeari errekurtsoa jarri nahi izan, beste gobernu batzuk egin zuten moduan, eta pertsona askorentzat oztopatu egin duzue epaitegien aurrean eskubideak aldezteko aukera”, azaldu du.
Hori dela eta, gogoratu du Urkulluren gobernuak, Legebiltzarra Tasen Legearen aurka agertu bazen ere, nahiago izan zuela “tarta” jaso, zerbitzu hori finantzatzeko. “Gaur ez dugu tartarik, zatirik, puskarik. Ofiziozko txandako abokatuak baino ez ditugu, nahi dutelako ematen baitute zerbitzu hori, eta herritarrei zerbitzua bermatu dieten bakarrak izan dira”, azaldu du.