Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk esan du ez dutela aurretiaz akordiorik egin EITBren Batzorderako eta presidente andreari sorrera argitzeko eskatu dio

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Legebiltzarreko presidente andreari eskatu dio argitu ditzala EITBri buruzko ez-ohiko batzordearen sorreraren inguruan segurtasun juridikoa dela-eta dauden zalantzak; Legebiltzarreko bi taldek azaldu dituzte aipatutako zalantzak jendaurrean, Mahaia ez zela haiek nahi zuten moduan osatu ikusi ondoren, eta sozialistek ezagutzen ez zituzten zenbait akordio aipatu dituzte

Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Legebiltzarreko bozeramaile José Antonio Pastorrek presidente andreari bidalitako idazkiaren bidez gogoratu du Batzordea osatu egin dela sorrera aurreikusi zuen osoko bilkura egin eta hilabete igaro ondoren, araudiaren arabera epea hamabost egunekoa bazen ere, baina hori ez du "gatazkarik sortu".  “Dena dela, osatzeko bileraren ostean, bileran araudi-eragozpenik adierazi ez bazuten ere, Mahaia ez zenez bi Legebiltzar Taldek nahi zuten moduan osatu —aldez aurretik zenbait akordio egin omen zituzten— jendaurrean zenbait zalantza azaldu zituzten Batzorde berriaren osaketaren segurtasun juridikoaren inguruan”, azaldu du.

Hori dela eta, Talde Sozialistaren ustez, “Legebiltzarreko presidente andreak, Abokatu nagusiaren laguntza jaso zuen eta Batzordea eta horren Mahaia osatutzat eman zuen; hortaz, jendaurrean azaldu diren zalantzak argitu behar ditu, jarduera parlamentario horren segurtasun juridikoa eta, ondorioz, foro horretan egiten diren lanen segurtasun juridikoa zalantzan jartzen duelako".

Bestalde, ekimenaren sustatzaileak, Mikel Unzaluk, “sozialistok ez dugula parte hartu Mahairako akordioren batean". “Nik neuk gainontzeko taldeei esan nien sozialistok, foroa sustatu dugunez eta akordio zabalak nahi ditugunez, Batzorde berria zuzendu nahi dugula, baina goizean ez dugu erantzunik jaso.  Presidente andreak finkatutako prozedurari jarriki osatu zen organoa, eta Mahaiak hautatzeko orduan, bozeramaile bakoitzak bere proposamena egin zuen, eta emaitza presidenteak azaldutakoa izan zen.  Emaitzaren aurkako zerbait entzun zen une hartan, baina ez prozeduraren aurkakoa.  EAJk eta EHBilduk erabakita bazuten zein izango zen osaketa, sozialistak ez zituzten aintzat hartu, eta guk ere ez genuen bestelako formularik bilatu.  Bakoitzak bat proposatu, eta egokia iruditu zitzaiona bozkatu zuen”, azaldu du.

Unzaluk dio “harrituta dagoela” EAJk Batzordearen lanak zuzendu nahi dituelako, horren aurka bozkatu zuen talde bakarra izan bazen ere, sendo gainera. Hori dela eta, uler dezakezu zarata baino ez dutela egin nahi sozialistok elkarri ulertzeko eremua sortu nahi badugu ere”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak