Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk eskatu du Derioko sabotajea eta antzeko ekintzak gogor errefusatzea, ez baitute galaraziko Euskadi bakeko bizikidetzarantz joatea

PSE-EEk eskatu du Derioko sabotajea gogor errefusatzea
PSE-EEk eskatu du Derioko sabotajea gogor errefusatzea

PSE-EEk sendo errefusatu nahi du atzo goizaldean Derion gertatutakoa: Bizkaibus zerbitzuko zenbait autobus eragin zituzten sabotajearen bidez, Ertzaintzaren arabera.  Aspaldi honetan, gure gizartean ez ziren halako ekintzak gertatzen, eta gizarteak behin eta berriz adierazi du bakean bizi nahi duela.  Dena dela, gutxi batzuek ez dutela ezer ulertu eta atzera egin nahi dutela ematen du.

Mehatxuek eta suntsipenak ez dute inoiz zentzurik izan, are gutxiago orain.  PSE-EEk elkartasuna adierazi nahi die enpresari eta bertako langileei.  Indar politiko guztiek kondenatu beharko lukete gertatutakoa; gainera, ekintzak eragin larria izango du milaka bizkaitarrek erabili behar duten zerbitzu publikoan.  Denon errefusapena behar dugu, eta Euskal Sozialistok horretarako egingo dugu lan, gizartea bake-bizikidetzan aurrera egin ahal dezan.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak