Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk eskatu egin ditu Urkulluk 2020rako “augurioetan" oinarri izan dituen txostenak, baita oposizioari buruzko iritzia azaltzeko ere

José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea
José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, Lehendakariari exijitu dio azal dezan zer txostenetan oinarritu den 2020. urterako "augurioak" egiteko, egiaztatzeko ez dela "herritarren oinarrizko sentimenduei egindako kontzesioa"; izan ere, RAEk definizio hori erabili du demagogia zer den adierazteko.  Gainera, argitu beharko du zer kontzeptu duen oposizioak egiten duen legezko lanari buruz, "narriatzeko" ekintza baino ez duela egiten esan baitu.

Pastorrek Urkulluri gogoratu dio, hitzaldian, sei urtean Euskadin bakea eta bizikidetza finkatuta izango dugula iragarri zuela, baita giza garapeneko munduko indizean lehenengo hiru postuetako batean egongo garela, eta beste estatus politiko bat izango dugula, "adostutakoa, euskal herritar guztien berrespena izango duena, eta Estatuak errespetatuko duena".

“Deigarria da oso Lehendakariak halako baieztapenak egitea; izan ere, Legebiltzarrean, adibidez, oraindik ez da agindutako autogobernuari buruzko Ponentzia osatu. Ponentzia horrek "estatutu-garapenaren egungo egoera eta lorpenak aztertuko ditu eta, legezko arauen eta prozedurekin bat etorriz, eta ahalik eta adostasun handiena lortuta, eguneratzeko oinarriak adostuko ditu, Legebiltzarrean ordezkatzen diren herritarren borondate politikoa adieraztearren”, azaldu du. Gainera, datuen arabera, 1.865 langabetu gehiago ditugula dio, eta gure autonomia erkidegoan gainontzekoetan baino gehiago hazi dela langabezia, guztira 176.036 langabetu ditugula, azaldu du.

Bozeramaile sozialistak esan du bere Taldeak aurretik eskatu izan diela Gobernuko kideei “seriotasunez joka dezatela halako gai sentikorrekin”, eta egiaztapen horiek jarrera horiek bermatuko dituzten zenbait datu izanda gauzatu behar dituztela “eta ez herritarrak lasaitzeko edo pozteko soilik, eta guztiok nahi dugun egoera hobea soilik oinarri hartuta”, batez ere aurreko batzuetan ere nahasmena sortu dutelako, adibidez, Ogasuneko sailburuak eta Lehendakariak berak eskaini dituzten datuak direla-eta.

Pastorren ustez, Lehendakariak uler dezake, esan zuen moduan, "guk legebiltzarrean egiten dugun kontrol-lanagatik oposizioko jarrerak muturreraino eraman ditzakegula, epe motzeko ikuspuntuarekin lan egiten dugula, legebiltzarreko jarduerak narriadura politikorako eta gobernua narriatzeko erabiltzen dugula, eta jarrera kritikoak eta proposamen demagogikoak muturreraino eramaten ditugula..., edo Gobernua kontrolatzeko lan demokratiko egokia egitea helburu duen edozein pentsamenduk oztopoak jartzeko dela".

Hala ere, galdetzen dio zer datu objektibo, proiekzio edo txostenetan oinarritu den esateko sei urte barru giza garapeneko mundu mailako indizean lehendabiziko hiru postuetako batean egongo garela esateko. Txosten horren jatorria zein den azaltzeko eta horiek bidaltzeko eskatu dio.  Halaber, argitu beharko du “Lehendakariaren ustez, herritarren ekintza politiko eta erakunde-ekintza duin bihurtzera laguntzen duen, eskatu zuen moduan”; izan ere, halaxe definitu du erakundeetako ordezkari gorenak gure herriko politika, eta ondokoa esan du:“oposizioaren jarrerak muturreraino eramaten direla, epe motzera begira lan egiten dela, legebiltzarreko lana narriadura politikorako eta Gobernua narriatzeko erabiltzen dela, jarrera sozioekonomikoak tenkatzen direla, jarrera kritikoak eta proposamen demagogikoak muturreraino eramaten direla”.

Ekimenean, Legebiltzarreko bozeramaileak Errege Akademiak “demagogia" hitzari buruz egin duen definizioa jaso du: “demokraziaren gainbehera da, non politikoek boterea lortzen edo boterean jarraitzen saiatuko diren kontzesioak eginez edo herritarren oinarrizko sentimenduak losintxatuz”.  “Lehendakaria zer datu objektibo enpirikotan oinarritu da esateko sei urte barru Euskadi oparoa izango dela, bakean biziko dela eta beste estatus bat izango duela? Datu horiek, gainera, Lehendakariak ez duela kontzesiorik egiten ari edo herritarren oinarrizko sentimenduak losintxatzen saiatu ez dela adierazi beharko dute. Horiek guztiak bidaltzeko eskatu dio amaieran.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak