PSE-EEk eskatu egin du bezeroei arreta egiteko deiengatik zerbait kobratzen dieten enpresei zigortzeko

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Kontsumoko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, ostiralean Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Kontsumobide “kexak jasotzeko tresna hutsa" izan ez dadin, eta, dituen eskumenak erabiliz, legea betetzen ez dituzten enpresei zigorra ezar diezaien, hots, bezerori arreta egiteko kostu arrunteko telefono-zenbaki bat ez dutenei; gero eta ohikoagoak diren tarifa finkoetan sartzeko moduko kostua izango dute dei horiek.
Sarasuak Kontroleko Osoko Bilkurara “ez-ohiko tarifa” duten telefono-zenbakien arazoa ekarri du, 902 zenbakiak alegia. Gas, elektrizitate, telekomunikazio edo aseguru zerbitzuetako enpresa askok halako telefonoak erabiltzen dituzte bezeroei arreta egiteko, “bezeroen kontratuetan zerbitzu hori sartuta baitute”. Legebiltzarreko gobernuak bidalitako informazioaren arabera, Jaurlaritzak jakin badaki enpresa horietako batzuek ez dituztela arauak betetzen, horren inguruan kontsulta batzuk jaso direla; hala ere, "ez duela legea betetzen den edo ez aztertzeko txostenik egingo, ezta zigorrik aplikatuko ere" esan du. “Deigarria da, baina kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen alde egiteko ahaleginari uko egin dio, eta ardura hori Kontsumobideri dagokio. Eta deigarria da ezen halako neurririk ez edukitzeak, bezeroak babes gabe uzten baititu”, salatu du ordezkari sozialistak.
Telefono-zenbaki horien bidez, argiaren kontagailuaren datuei buruzko informazioa jasoko dugu, elektrizitateko aberiaren baten berri emango dugu, gas horniduraren arretari buruzko zerbait jakin dezakegu, telefono-zerbitzuan egon daitezkeen arazoak konpontzeko eska dezakegu edo premiazko arreta behar duen ezbehar baten ondorioz aseguru-etxeari jakinaraziko diogu. Kataluniak badu kontsumo-kode bat halako jokaerak zigortzeko. Are gehiago, elektrizitate-enpresa batek, komunitate horretan arreta egiteko zerbitzu hori doan eskaintzen du eta, aldiz, Espainiako gainontzeko komunitateen, Euskadin barne, kobratu egiten du. Eta amaitzeko, Espainiako gobernu sozialistak 2011n bezeroei arreta egiteko zerbitzuen lege proiektua onetsi zuen, 902 zenbakiekin hasten ziren telefono-zenbakiak debekatzeko. Lege proiektu horrek ez zuen aurrera egin Gorteak desegin zirelako. Rajoyren gobernuak beste asmo bat du: ez du debekatuko, enpresak halako telefono-zenbaki bat izatera behartuko ditu, baina dei horien kostuak ezingo du oinarrizko tarifatik gorakoa izan.
“Zeuk onartzen baldin baduzu ez dela legea betetzen, eta zure Gobernuak ez-betetze horiek aztertzeko eta dagozkien zigorrak ezartzeko gaitasuna badu, Katalunian egin duen moduan, gutxienez hori ebazteko interesa adierazi beharko zenuke. Ekimenen bat egingo duzun, interesik duzun galdetzen dizugu. Ez dakigu ezta zenbat kobratzen duten ere dei horiengatik. Erabiltzaileei informazioa emateko eskatzen dizugu, hau da, enpresa horien jokaera aldatzen ez den arte, dei horiek telefono mugikor edo finkoaren bidez egin ditzaten, erabiltzaileentzat egokiena dena alegia. Herritarrez ez dakitelako halako deiak ez direla sartzen gero eta ohikoagoak diren tarifa finkoetan. Laburbilduz, arazo bat antzematen denean, zeuk antzeman duzun moduan, errua beste bati leporatu beharrean, zerbait egin dezazun hori konpontzeko eskatzen dizugu”, esan du amaitzeko.