Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk espero du Industrializatzeko Plana paperean gera ez dadin

Vicente Reyesek Jaurlaritzari eskatu dio zehatz dezala aurreikusitako neurrien burutzapena eta finantzaketa

Vicente Reyes
Vicente Reyes

PSE-EEko Politika Publikoetako idazkari Vicentes Reyesek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lan egin dezala 2014-2016 Industrializatzeko Plana garatzen eta burutzen, “aurreikusitako jarduerak ezerezean geldi ez daitezen”. Aurreko asteartean onetsi zen aipatutako plana.

Vicente Reyesek gogoratu du aipatutako Plana, irailean PSE-EEk eta EAJrekin eta Jaurlaritzarekin Ekonomia Biziberritzeko eta enplegua sortzeko adostu zuen akordioaren barruan dago.  Aldi berean, 2010-13 Enpresa Lehiakortasun Planaren oinarrizko lerroei jarraitzen die; horretarako, RIS3 estrategiak, Manufaktura Aurreratua eta kudeaketa nabarmendu dira. Beraz, “oro har, Alderdi Sozialista ados dago planak jasotako helburuekin, planak zenbait alderdi garrantzitsu jaso ez baditu ere”.

“Gabezi garrantzitsuena, zehaztasun-eza da.  Planak helburu orokor asko ditu, jarduera-lerro anitz aipatu ditu (garatu gabe), eta ez du behin betiko egutegi bat jaso”.

Hori dela eta, Vicente Reyesek gaineratu du “Arantza Tapia sailburuari eskatzen diogu Planean txosten ekonomiko bat, edo gastuaren zehaztapen bat sartzeko, hiru urte horietan funtsak nola banatuko diren jakitearren.  Baina azkenean ez dute sartu, eta horrek asko kezkatu gaitu, ez baitako jarduteko programa edo lerro bakoitzaren inguruan idatzizko konpromiso bat”.

“Eta kezkatuta gaude jakin badakigulako 2013an eta 2014an Jaurlaritzak murriztu egin dituela I+G+b-rako funtsak, eta aurkakoa behar dugu, hots, I+G+b politika sendo eta antiziklikoa. Jaurlaritzak jarraitzen badu ikerketa eta garapena modu egokia finantzatu gabe, euskal enpresak ez dira krisitik irtengo lehiatzeko baldintza onenekin.  Lehiakideen aurrean, atzean geldituko gara”.

Bestalde, Reyesek uste du, Alderdi Sozialistak Jaurlaritzan bultzada handia ematen badu ere, Aurrekontua onesten lagundu diolako eta langabeziari aurre egiteko eta ekonomia biziberritzeko jarduera-lerroak adostu dituelako, "kostatzen zaio aurrera egitea, ez du azkar eta efikaziaz kudeatzen".

“Legegintzaldiaren hamabost hilabete igaro dira, eta orain hasi dira planak aurkezten eta, batez ere, orain arte egiten zenaren bilketa ordenatua baino ez dira, ez dute krisi ekonomikoaren bilakaeran talka-eraginik izango duen jarduerarik edo baliabiderik gehitu. Gainera, Vicente Reyes harrituta dago Jaurlaritzak kanpoko aholkularitza-enpresa bati agindu baitio plana egiteko, eta Euskadiko sindikatu nagusien iritzia eskatu ez dutelako, sindikatuek kritikatu duten moduan.

PSE-EEk dio plan honetan ondokoak falta direla:

1. Zehaztasunez jakiteko jarduteko lerro bakoitzak zer denbora-garapen izango duen Planaren esparruan, batez ere finantzaketari dagokionez; horrela bada, aplikazioaren errealitateari buruzko iritzia izan dezakegu.

2. I+G finantzaketa ez da nahikoa “bultzada antiziklikoa emateko helburua betetzeko”.

3. Zehaztu behar da zer norabide emango zaion enpresan langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzari; horretarako, zer antolaketa- eta jabetza-eredu berriez ari den zehaztu behar da.  Zehaztu behar da zer zerga-formula hitzartuko diren Foru Aldundiekin Enpresetan inbertsio pribatuari laguntzeko.

 

4. Argi zehaztea zer ezaugarri izango dituen eta zer funtzionamendu izango duen Industria zoruaren funtsak, bereziki, nola erabakiko den zer eremutan eta udalerritan kokatuko den zorua.

 

5. Zehaztea klusterren irismena, orientazioa eta berrantolaketa eta berregituraketa, baita horien funtzioen birkokapena ere, erreferentzia orokorretatik haratago.

6. Ondoko helburu sartzean planean: enpresaren dimentsio handiagoari laguntzea eta hori sustatzea.

7. Zenbait neurri zehaztea bermatzeko ETEetan eragina izango dutela I+G+b-n lortutako emaitzak.

8. ETEekiko neurri eta konpromiso gehiago.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak