PSE-EEk eta EAJ-k adostutako akordioa azaldu diote PP-ri eta edukia ekarpenetaria irekia dagoela gogoratu diote

EAJ eta PSE-EE alderdietako ordezkaritza bana PPrekin bildu da goizea Legebiltzarrean, Arantza Quiroga buru zutela, azken asteotan Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa lortzeko adostu duten akordioa azaltzeko helburuarekin.
Ordezkari jeltzale eta sozialistek akordioaren edukia azaldu diote PP-ren ordezkaritzari, alegia, krisiari eta langabeziari aurre egin; zerbitzu publikoak mantendu; iruzur fiskalaren aurkako borroka eta zerga sistema berria; eta euskal egitura instituzionalaren berrikusketa eta Administrazioaren erreforma jasotzen dituen testua. EAJ-k eta PSE-EEk gogoratu dute edukia ekarpenetara irekia dagoela, akordioaren helburua eta aldaketak alderdien eskuduntzetatik haratago doazela ulertzen dutelako.
Horrez gain, gogoratu dute bi alderdiek behin baino gehiagotan adierazi dutela elkarren artean adostutako akordioa gainerako erakunde, alderdi eta eragileei zabaltzeko nahia. Ildo horretan, onartu dute PP-k egin ditzakeen ekarpenak, Legebiltzarrean daukan ordezkaritzaren bidez eta baita Batzar Nagusietatik eta Arabako Aldunditik.
Erakundeei egonkortasuna emateko bidean, Alderdi Popularrak akordioa hiru alderdien artean ixteko desioa adierazi du bileran. Hori dela eta, EAJ eta PSE-EEko ordezkariek proposamen zehatzak egiteko gonbitea luzatu diete PP-ri eta sakonki aztertzeko konpromisoa hartu dute. Amaitzeko, akordioa ekarpenetara irekita dagoela adierazi dute, beti ere akordioaren edukiekin bateragarriak badira.