PSE-EEk EUDELi udalen autonomia aldezteko orduan “funtzio aktiboagoa edukitzeko” eta Udalen Legea onestea erreklama dezala eskatuko dio
Gobernu zentralak toki administrazioaren erreforma proposatu du, eta proposamen horrek udalen geroari zalantza handiagoa erantsiko dio. Hori dela-eta, premiazkoa da Udalen Legea berpiztea eta “PPko gehiegikeriak geldiaraztea"
Euskal Sozialisten ustez, geroa mehatxatzen dituzten erasoen aurrean udalerriak babesteko euste-horma izan behar du EUDELek, batez ere PPren Gobernuak toki administrazioen arloan proposatu duen erreformatik babesteko. Eraso horiei guztiei aurre egiteko, Euskal Sozialisten ustez "ezinbestekoa" eta "premiazkoa" da Udalen Legea onestea. Patxi Lopezen Gobernu sozialistak pasa den legegintzaldian lege horren inguruan lan egin zuen baina EAJk horren onespena blokeatu zuen. Enrique Ramosek, PSE-EEko Erakunde Politiken idazkariak, ondokoa azaldu du: “EUDELi bere egunean zuen funtzio aktiboa berreskuratzeko eskatzen diogu, baita Lege hori erreklama dezala ere, eskumena dugulako eta gure eredua diseinatu behar dugulako."
Euskal Sozialisten Erakunde Politiken idazkari Enrique Ramos Bilbon udal alkate eta bozeramaile sozialistekin bildu da udalen politikan zein den egungo egoera aztertzeko eta EUDELi udalen autonomia aldezteko orduan, eta batez ere euskal udalena, funtzio aktiboagoa izan behar duela esan dio.
Datorren ostiralean EUDELeko Exekutibarekin bilduko da eta Euskal Sozialistek helburu hau mahai gainean jarriko dute, baita udalek ematen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzeko zenbait proposamen ere. Zehazki, Euskal Sozialistek, defizit publikoaren muga malgutzearen ondorioz euskal udalerriek 20 miloi euro inguru jasoko dutenez, diru hori udalerrien artean banatzeko proposatuko dute, betiere biztanle ehunekoen eta langabezi ehunekoaren arabera, eta esan dute interes berezia jarri beharko dutela okerrago dauden eremuetan, Pasaia Badiaren ezkerraldea adibidez.
Amaitzeko, Euskal Sozialisten ustez Gobernu Onaren Kodea aplikatu beharko litzateke, ustelkeria kasuak eta gainsoldaten kasuak saihesteko; kasu horiek PPn batez ere agertu dira eta horien ondorioz herritarrek politikaren inguruan, orokorrean, sinesgarritasun txikiagoa izango dute.






