Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Euskadin zuzendu egin du Konstituzio Auzitegian Toki Autonomiaren alde aurkeztuko den errekurtsoa, eta Udalen Legea jada onesteko exijitu du

14 udalek errekurtsoaren alde egingo dute

Espainia osoan, PSOEk eta alderdi gehienek erabaki dute udaletan indarrak batzea aurretik inoiz egin ezin izan den zerbait egiteko:  udalak Konstituzio Auzitegira joango dira Toki Administrazioa Aldatzeko legea geldiaraz eta bertan behera utz dezan eskatzeko. Aipatutako erreforma PPren gobernuak onetsi du bere gehiengoaren bidez eta EAJren laguntzarekin, gainontzeko alderdi politikoak eta bi alderdi horietako hainbat ordezkari aurka egon arren.

Orain arte inoiz ez bada halakorik egin, zergatik proposatu da errekurtso hori?  PP eta EAJ alderdiek onetsitako aldaketak, tokiko autonomia kaltetzen eta erasotzen duelako, nahiz eta Konstituzioak berak autonomia hori bermatu.

Lege hori aplikatuz gero, udalak aginterik gabe geldi daitezke (batez ere 20.000 biztanletik beherakoak) derrigorrezko gutxieneko zerbitzu jakin batzuk emateko, eta horrek udalak edukirik gabe eta utziko lituzke eta ezerezean utziko lituzke.

Izan ere, egun udalek ematen dituzten oinarrizko zerbitzu batzuk, Aldundien bidez esku pribatuetan utziko dituzte. Horrela bada, lehen kalitate oneko zerbitzu publiko ziren horiek, negozio pribaturako aukera bihurtuko dira.

PP eta EAJ alderdiek onetsitako Legearen bidez, udalak babesteko, baldintzatzeko eta kontrolatzeko zenbait mekanismo finkatu dira, eta horien bidez beste administrazio batzuen (probintzia, erkidego edo estatu mailakoa) pean edo menpe geldituko dira.

Administrazio zentralak (edo gure kasuan, Foru Aldundiak), aurrekontu-egonkortasunerako zenbait helburu finkatzen ditu eta udalei horiek betetzeko beharra ezarriko die, baita lortzeko zer neurri aplikatu beharko dituzten esan ere. Horren arabera, toki autonomian indarrez sartzen da egokiak jotzen dituen neurriak hartzeko.

Horrek kalte zuzena eta nabaria egingo die udalek eskaintzen dituzten zerbitzuei, adibidez, Gizarte Zerbitzuei, Enpleguari, Kulturari etab.i. Horiek guztiak "berezkoak ez diren eskumen" izango dira, eta beste administrazio batzuek eskainiko dituzte.  Horrela bada, hoberenean ere, orain arteko hurbiltasuna eta kalitatea galduko dituzte.

Tokiko Gobernu Batzarrari aurrekontua Osoko Bilkuratik pasatu gabe onesteko aukera ematen dio, betiere lehenengo bozketan ez badu onetsi. Hori Konstituzioaren aurkakoa da, udalentzat garrantzi bizia duten gaien inguruko kontrola eta bozketa kendu baitie Osoko Bilkurari eta oposizioari .

Ekimena gauzatzeko, inoiz ikusi ez dugun ahalegina egin behar izan da, Konstituzio Auzitegian gatazka bat aurkezteko, Espainian diren udal guztien zazpirenak (1/7) gehiengo osoz erabakia hartu behar baitu, eta udal horiek, gainera, biztanleen seirena ordezkatu beharko dute.  Zenbakietan, 1.160 udalek sinatu beharko dute, eta horiek Espainiako 7,5 milioi herritar ordezkatuko dituzte.  Bartzelonako Udalak aurkeztutako errekurtsoa da (CiUk gobernatzen du), baina hainbat eta hainbat politika-kolore eta lekutako udalek bat egin dute.  Zehazki, Euskadin, PSEk zuzendutako ondoko udalek bat egin dute edo egingo dute datozen egunotan:

-       Barakaldo

-       Portugalete

-       Ermua

-       Eibar

-       Zumarraga

-       Irún

-       Donostia/San Sebastián

-       Errenteria

-       Pasaia

-       Eskoriatza

-       Iruña Oka

-       Alegria/Dulantzi

-       Legutio

-       Laudio


Ordezkaritza politiko ezberdin dituzte udal horietan, baina bat egin dute Legeari aurka egiteko; izan ere, Legeak udalen eskumenak moztuko ditu eta, are gehiago, beste udalerri batzuk arriskuan jarriko ditu. Hori dela eta, EAJk beste gauza bat esan badu ere, Madrilen jeltzaleek PPrekin hitzartu dituzten testuarekiko zuzenketek, EZ DUTE BERMATZEN ALDAKETA HORI EZ DELA EUSKADIN APLIKATUKO.  Gainera, alderantziz, aplikazio horren irismenari buruzko zalantzak eta nahasketa sortu ditu, idazkariek eta kontu-hartzaileek zenbait txostenetan argi ikusi baitute Legearen gehiena oinarrizko legeria dela, eta udal guztietan derrigorrez aplikatu behar dela, ez duela hitzartutako beste arau edo zuzenketaren eragozpenik.  Eta hala izango balitz ere, ondokoa litzateke: udalekiko BABES baten ordez (Estatuarena), beste BABES bat izatea, hiru Foru Aldundien “troika”rena, alegia.  Lege aldaketak tokiko autonomia murriztu eta kentzen du, eta udalak adingabetzat jotzen ditu.


Aurretik aipatuta guztiagatik, errekurtsoa aurkezteaz gain, PSEk ordezkaritza duen udal guztietan Mozio bat aurkeztuko du. Mozio horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Udalen Euskal Legea premiaz onetsi dezan; izan ere, EAJren gobernuak ekainean egiteko konpromisoa gain hartu zuen, baina urrira edo azarora arte ez duela egingo esan du jada (hori kasurik hobean).  Udalen Euskal Legea egiteke dugu orain dela zenbait hamarkadatik; PSEk beti eskatu du hori egitea eta saiatu da burutzen, EAJk ezetz esan badu eta oztopoak jarri baditu ere.  Estatuari zenbait eskumen eskatzen dizkio, baina gureak diren horiek ez ditu garatzen, adibidez, Udalen Legea, nahiz eta gaitasun osoa izan hori burutzeko.

Carlos Totorika (Ermua), Alfonso García (Barakaldo), Enrique Ramos (Erakunde Politiketako idazkaria), Mikel Torres (Portugalete), Javier Martínez (Iruña Oka)
Carlos Totorika (Ermua), Alfonso García (Barakaldo), Enrique Ramos (Erakunde Politiketako idazkaria), Mikel Torres (Portugalete), Javier Martínez (Iruña Oka)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak