PSE-EEk Euskadiri eskatu dio erregistro zibilen kudeaketa gain har dezala pribatizatu ez dezaten
Herritarren bizitza osoan oinarrizko zerbitzu bat dela eta “publikoa eta doakoa" izan behar duela gogoratu du Gallasteguik
![Miren Gallastegui, Euskal Sozialisten legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Miren-Gallastegui-parlamentaria-del-grupo-Socialistas-Vascos-Foto-Socialistas-Vascos-Miren-Gallastegui-Euskal-Sozialisten-legebiltzarkidea-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54632b9f171ef.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “zenbait negoziaketa susta ditzala” egungo Erregistro Zibileko Bulegoak kudeatzeko eta gauzatzeko eskumenak gain hartzeko, 2015eko uztailaren 15ean bulego horiek pribatizatze aurreikusten duen Dekretuan indarrean sartu baino lehen. Helburua, zerbitzua “orain eta beti” publikoa eta doakoa izan dadila da.
Legez besteko proposamen baten bidez, Justiziako bozeramaile sozialistak, Miren Gallasteguik, gogoratu du Espainiako Gobernuak Erregistro Zibila interes pribatuen esku utzi nahi duela; horretarako, erregistroen kudeaketa merkataritza-erregistratzaileei emango die. Horrez gain, zalantzan jarri du Bake Epaitegiak eta egungo alderdi judizialak.
Pribatizazioaren ondorioz 3.500 lanpostu publiko galduko dira, eta lanpostu horiek erregistro zibilaren arloan trebatu, gaitu eta espezializatu dira. Gainera, Bake Epaitegiei jarduera ugari kenduko dizkiete epaitegi horiek kendu baino lehen. “Izan ere, Auzitegi eta Epaitegien Mugapen eta Antolaketari buruzko Legearen eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren aldaketek, Bake Epaitegiak kentzeaz gain, alderdi judizial gehienak kentzeko aukera ematen dute. Ondorioz, probintziako hiriburuetan baino ez dituzte epaitegiak izango. Horrez gain, Erregistro Zibilaren lana merkataritza-erregistratzaileei emanez gero, Bake Epaitegien funtzioak edukirik gabe geldituko dira, eta horiek kentzeko aukera irekitzen du”, azaldu du.
8/2013 Errege Lege Dekretuak zerbitzua doakoa izango dela finkatu badu ere, zerbitzuek zenbait tasa izango dituztela dio Gallasteguik; izan ere, merkataritza-erregistratzaileak, lanpostua lortzeko moduari eta monopolio gisa lan egiteari dagokionez “funtzionario publikoak” badira ere, zerbitzuen truke kobratzen dute muga-zergen bidez. Hori dela eta, muga-zerga horiek Erregistro Zibileko tramiteetara aplikatuko dira, eta tramite horiek derrigorrezkoak dira eta bizitza-egitate guztiak islatzen dituzte (familia-liburuak, heriotzak, ziurtagiriak ematea, lege-gaitasunaren agiria eta egoera).
Bizitza-erregistroa
Legebiltzarkide sozialistak ekimenean azpimarratu du zer oinarrizko funtzio duten Erregistro Zibilek eta Bake Epaitegiek herritarren bizitza osoan. “Erregistro Zibilean inskribatzen dira pertsonen bizitza osoan gertatzen diren egitate garrantzitsuenak. Noiz jaio den, ezkontza, seme-alabak dituen eta heriotza. Gainera, guztion bizitzari buruzko gorabeheren inguruko espedienteak tramitatzen dira, hasierako inskripzioa aldatuko dituztenak: amatasuna/aitatasuna onartzea, adoptatzea, ezgaitasuna onartzea, tutoretzak, izen-aldaketak, abizen-aldaketak, sexu-aldaketak, baita nazionalitatea noiz eskuratzen den ere, eta lege-gaitasunaren agiria ere. Azken hori beharrezkoa da adinekoek pentsio publikoak edo aseguru edo osagarri pribatuak edo enpresa-osagarriak kobratzen jarraitzeko. Horregatik funtzionario publikoren bidez kudeatu da beti, eta orain dela zenbait urtez funtzionario horiek Justizia Ministeriokoak dira (edo dagokion autonomia erkidegoko sailekoa); horrela bada, datu pribatuen pribatutasuna bermatzen da, baita legez interesatuak direnak doan eta aske datuak eskuratu ahalko dituztela ere", azaldu du.
Bake Epaitegiei dagokienez, "Justizia administrazioa herritarrengana hurbiltzen dute, edozein prozedurari buruzko informazio orokorra jasotzeko aukera ematen baitu (prozeduraren aldeetako bat bada) eta, gainera, Erregistro Zibil moduan lan egiten dute. Horri esker, herritarrak ez dira probintzietako hiriburuetara joan behar eguneroko bizitzako tramiteak egiteko, udalerri bakoitzak bere Bake Epaitegia baitu.
“Lege berriak, gainera, erregistratzaileei gaitasun handiagoak ematen dizkie, eta herritarrek inskribatu beharreko egitateen kopurua handitu du, eta horretarako aldez aurretik ordaindu beharko dute; esaterako, edozein ahalorde egiten badu, etxea inskribatu nahi badu, pentsio-planik badu edo testamenturik badu, inskribatu beharko du. Beraz, Erregistro Zibila merkataritza-jarduera bat izango da, eta erregistratutako ekintza bakoitzagatik prezio bat ordaindu beharko da; kopuru hori, gutxiengo pribilegiatu batzuen poltsikoetan geldituko da”, salatu egin du. Horrez gain, datuak babesteko orduan segurtasuna txikiagoa izango dela dio, enplegatu publiko izatetik esku pribatuetara pasatuko baita. Gainera, inbertsio publiko0 handiekin modernizatutako azpiegiturak erregistratzaileen esku geldituko dira; azken urteotan 128 milioi euro gastatu dira informatizatzeko eta digitalizatzeko.
Hori guztia dela eta, Espainiako Gobernuak egin nahi duen erreforma gaitzesten duela adierazteaz gain "Erregistro Zibilaren kudeaketa merkataritza-erregistratzaileen esku uzteagatik”, eta zerbitzu publiko hori “orain eta beti" publikoa eta doakoa izan dadin ekimenaren alde egin dezatela ganberari eskatzeaz gain, Gallasteguik Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "zenbait negoziaketa susta ditzala kudeatzeko eta gauzatzeko eskumenak eskualda ditzaten, 2015eko uztailaren 15ean aipatutako Errege Lege Dekretua indarrean sartuko baita”.