Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk euskal hautatuei proposatu die Justizia Unibertsalaren murrizketa galaraz dezaten

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ondokoa nahi du: euskal hautatu guztiek Justizia Unibertsalaren murrizketa galaraz dezaten, Gorteetan izapidetzeke dagoen tramitean botoa emanez edo, kasua balitz, Konstituzio Auzitegian errekurtsoa sinatuz; izan ere PPren erreformak “zenbait zigorgabetasun-eremu sortzen ditu, nazioz gaindiko krimen antolatuaren aurkako zenbait delitu larri ikertzen zailtzeko modukoak”.

Legebiltzarreko Justizia bozeramaileak, Miren Gallasteguik, premiazko eztabaida hori proposatu du, atzo Popular Alderdiko gehiengo osoak Senatura Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreforma atzo bidali baitzuen (premiaz eta irakurketa bakarrez); Senatuan martxoan bozkatuko dute, ondoren Behe Ganbaran berretsi beharko da.

Ekimenak gogoratu duenez, justizia unibertsalaren inguruan Espainian dugun legeriari esker, Auzitegi Nazionalean ondokoak izapidetzen dituzte: José Couso telebista-kameralariaren hilketa (Irak), Ruandako genozidioa, Tibeteko sarraskiak, Carmelo Soria eta Ignacio Ellacuria espainiarren hilketak, Saharako aktibista batzuek jasandako giza eskubide urraketen kasuak, eta zaindari nazien aurkako auzia.  Aplikazio hori eredu izan da Europarako, eta “goitik behera mugatuko dute PPren gehiengo osoaren inposaketaren bidez”; horren arabera, Espainian irekita dauden kasu guztiak amaitutzat joko dira lege hori indarrean sartzen denean.

Ordezkari sozialistak nabarmendu du gai horren inguruan Gorteetako oposizioa "ez dagoela batere ados", bai funtsari dagokionez, bai erreforma hori izapidetu dutelako batzordean zuzenketen eztabaida egin gabe, eta baita kontsultatzeko organoei (Estatuaren Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia) galdetu gabe, “eta organo horiek azkenaldi honetan zenbait zalantza aipatu dituzte Mariano Rajoyren gobernuak egiten dituen legegintza-proiektuen konstituzionaltasunaren inguruan”.  Eta gainera, Auzitegi Nazionaleko fiskalak ere Estatuaren Fiskaltza Nagusian kexatu egin dira justizia unibertsalaren aldaketa horrek zenbait “zigorgabetasun-eremu sortuko dituelako” giza eskubideen, terrorismoaren, drogen edo pirateriaren aurkako "zenbait delitu larri" jazartzeko.

“Sozialistok ez gaude aipatutako araua eguneratzeko edo nazioarteko errealitatera egokitzeko aukeraren aurka —nazioz gaindiko jurisdikzioak sortu dira, beste delitu-mota batzuk sortu dira...—, baina, gure ustez, edozein aldaketa, printzipio bermatzailean oinarritu behar da, eta ezingo du justizia unibertsaleko kasuetan espainiar epaileen esku-hartzea galarazi, nazioarteko zuzenbidean onartutako gizatareriaren aurkako delituak jazartzeko aukera kenduz edo mugatuz; horren arabera, gainera, Espainiak ezingo luke gain hartutako nazioarteko betebeharrak bete".

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak aldaketa horrekin ados ez dagoela adierazteaz gain, Euskadiko hautesbarrutietatik Gorte Nagusietan hautatutako ordezkariek aurka daudela ere adieraz dezaten proposatu du, eta Gorteetan izapidetzeke dagoen tramitean ezin bada aldaketa hori geldiarazi, konstituziokontrakotasun errekurtsoa sina dezaten, horretarako eskumena baitute.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak