PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa lortu du eskola-emaitzak hobetzeko plan bat egin dezan

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Legebiltzarrean aho batez onestea lortu du proposamen bat; proposamen horren arabera, urte hau amaitu baino lehen, egungo Hezkuntza Sailak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean eskola-emaitzak hobetzeko plan bat aurkeztu beharko du, eta plan hori eztabaidatu beharko da eta bertan "sistemak, oro har, bikaintasuna lortzeko behar dituen neurri guztiak gain hartu beharko ditu, betiere berdintasuna galdu gabe, baita kanpoko neurriak ere, gure hezkuntzaren kalitatea hobetzearren”. Halaber, "arreta berezia jarri beharko da kanpoko zein barneko ebaluazioetan, eta emaitza horietan eragina duten gizarte-, ekonomia- eta kultura-faktoreetan”. Horrez gain, “irakasleen etengabeko heziketa jarraitu jasoko du”.
Isabel Celaá Hezkuntzako bozeramaile sozialistak gaur nabarmendu duenez, ekimen horren bidez, “Hezkuntza Sailak eskola-emaitzak hobetzeko ekimen guztiak antolatzeko eta koordinatzeko oinarrizko elementu bat izango du". Isabel Celaak azpimarratu du proposatutako plan hori aurreko legegintzaldi sozialistan abian jarri zela, "ez dela inoren ondare, euskal hezkuntza sistemarena baizik, eta sistema horrek aurrera egin behar du emaitza onak lortuko dituzten hezkuntza-politiken bidez, Hezkuntza Sailaren zuzendaritzan edonor izanda ere".
Isabelek azaldu du Planaren oinarriak ondokoak direla: “helburu estrategiko orokor bat, hezkuntza komunitate osoari hobekuntzarako bidez zein den erakustekoa”, eta "jarduera-eremuak zein diren zehaztuko dituena, ikastetxeetatik hasita, hezkuntza-sistemaren oinarrizko zelula baitira”. Lan-modu horrek “zirkulu birtuoso batean” konbinatuko ditu ebaluazio diagnostikoa, emaitzen azterketa eta ikastetxeak hobetzeko plana egitea eta abian jartzea, eta horren emaitzak hurrengo ebaluazio diagnostikoak ikusiko dira". “Ikastetxeek ezagutzen dute eta iritzi ona dute lan egiteko modu horri buruz, eta planaren bidez, ebaluazioa eta hobekuntza estuki inbrikatzea lortuko dugu", azaldu du Isabel Celaak.