PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari bikaintasun akademikoko programa berriz ezartzeko eskatu dio
Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzan esku-hartzen
Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, Eusko Jaurlaritzari bikaintasun akademikoko beken programa berriz ezartzeko eskatu dio; errendimendu handiko unibertsitate-ikasleei saritzeko helburua zuen programa horrek eta Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian ezarri zuen. Baina egungo Jaularitzak “arrazoi ekonomikoak direla” kentzen ari da.
Gaur Legebiltzarrean erregistratu duen Legez besteko proposamen baten bidez egin du; Eusko Legebiltzarrari gai horren inguruan iritzia eman dezala eskatu dio horren bidez. Legebiltzarkide sozialistak dio programa hori “tresna ezin hobea dela ezagutzan aurrera egiteko eta gure unibertsitate-ikasleen errendimendu handia saritzeko”.
Isabel Celaak adierazi du halako erabakiek, beken programa kentzekoak, besteak beste "hezkuntza sistemaren bikaintasunaren aldeko apustua zalantzen jartzen dutela, are gehiago askotan Jaurlaritzak aldarrikatutako goi mailako hezkuntzan”.
“Gutxiago uler dezakegu —gaineratu du— programa hau kendu nahi izatea programa horretaz dagoeneko baliatzen diren pertsonak kontuan izan gabe”. Eta horren inguruan gogoratu du “berria ez dela beka horiek jasotzen dituzten ikasleen gustukoa, eurek salatu duten moduan".
Legebiltzarkide sozialistak gogoratu du, halaber, "orain arte ikasle horiei esaten zieten, Hezkuntza Saileko web orrian, bekak berrituko zituztela, izapidetzeko prozesuan zirela eta aste batzuetan argitaratuko zituztela, eta bat-batean orrialde horretan bertan arrazoi ekonomikoengatik beka horiek kenduko dituztela diote, horrek seriotasun falta handia erakutsi du".