PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari elikadura indartzeko plan bat eskatu dio gizarte baztekerako arriskua duten ikasleentzat
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak goizean Legez besteko Proposamen bat aurkeztu du, Hezkuntzako Sailari eskatzeko berma dezala diru publikoa jasotzen dituzten ikastetxeetan egunean behintzat bi otordu egin ahal izango direla.
Euskadin, estatistika ofizialek diotenaren arabera, 14 urtetik beherako 33.684 adingabe pobrezia-arriskuan bizi dira; haur guztien % 11,8 dira.
Legebiltzarkide sozialista Isabel Cellaak gogoratu egin ditu Save The Children GKEk egin duen azken txostenean jasotako datuak: 18 urtetik beherako haurren % 33 bazterketa- edo pobrezia-arriskuan dago. Celaaren ustez, krisi ekonomikoak eta herstura-neurriek egoera larritu dute; Euskadiri dagokionez, kopuru hori % 11,8koa da, hots, 18 urtetik beherako 33.684 adingabe bazterketa- edo pobrezia-arriskuan edo egoeran daude.
Egoera horren aurrean, Celaak erakundeei eta alderdi politikoei zerbait egitea eskatu die; izan ere, txostena ezagutu ondoren "ezer gutxi egin dute". Sozialistek gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duten Legez besteko Proposamenaren bidez, gutxieneko elikadura beharrak ase ezin dituzten adingabeei diru publikoa jasotzen duten ikastetxeetan behintzat egunero “bi otordu" egiteko aukera izan dezaten lortu nahi dute. “Ez gaude pobreei buruz ari, krisiaren eragina jasan duten ertaineko klaseko batzuek ere arazoak dituzte zenbait gastu ordaindu ahal izateko, hala nola, hipoteka, argia, seme-alaben jantokia”, ohartarazi du Celaak.
Prentsaurrekoan Barakaldoko (Afonso García), Portugaleteko (Mikel Torres), Ermuko (Carlos Totorika) eta Iruña Okako (Javier Martínez) alkate sozialistak izan dira. Izan ere, udalerriek eta irakasleek eurek sumatzen dute lehendabizi aipatutako errealitatea. “Hezkuntza-sistemak zerbait egin, eta udalei arazoa bideratu behar die”, aipatu du Celaak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak entitate horiei lagundu beharko die elikadura indartzeko plan bat diseinatuz.
Celaak uste du gainerako indar politikoek bat egingo dutela Legez besteko proposamen hau onesteko.
