Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio azal ditzan franking galarazteko legearen alde egindako jarduerak

Natalia Rojo [Artxibo-argazkia: Euskal Sozialistak]
Natalia Rojo [Artxibo-argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak nahi du Eusko Jaurlaritzak azal ditzan franking galarazteko euskal legearen aldeko alde biko Batzordean euskal eskumenak aldezteko egin dituen jarduera guztiak, eta interesa adieraz dezan Epaitegi Konstituzionalaren aurrean araua bazter ditzaten galarazteko eramango dituen alegazioetan.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, egindako galderetan, Natalia Rojo legebiltzarkideak azken Ministroen Kontseiluaren erabakia aipatu du (funtzioetan izanda hartutakoa), eta Etxebizitzaren Legearekin egin zuen moduan, errekurtsoa iragarri zuen negoziazioaren osteko azken lanegunean. Teorian legeen interpretazioen aldeak ebazteko Administrazio bien arteko Batzordearen azken sei hilabeteetan egin beharko zuen.

Rojok gogoratu duenez, Espainiako Gobernuak beste erkidego batzuen arauei sistematikoki errekurtsoa jartzen diela, eta “Euskadiren kasuan kontu handiz ibili ginen eta legezko konponbide bat eskaini genuen. Horretarako, lurzoruaren, uraren edo ingurumenaren esparruan ditugun eskumenetara mugatu ginen. Horri esker, ezingo lirateke ateratze-teknikarik erabili geologian, ingurumenean, gizartean edo ekonomian eragina baldin badute. Jarduera mugapen horrek eragina izango luke legea indarrean sartu zen unean emanda ziren baimenetan”.

Arauaren tramitazioan, “EAJk traba ugari eta atzeratzeko zenbait saio egin zituen, eta azkenean abstentzioa bozkatu zuen; dena dela, Jaurlaritza saiatu zen aurrekontu-bidearen bidez sozialistok kendutako zenbait franking proiektu mantentzen", gaineratu du.  “Orain Arantza Tapiak sailburua ez dago ados Gobernu zentralaren errekurtsoarekin, baina ez du baloratu behin-behineko eteteak izango dituen ondorioak (Auzitegi Konstituzionalak hala erabakiz gero), eskumen-erasoagatiko kexa baino ez du egin”, azaldu du.

Hori dela eta, eta Konstituzionalak erabakiren bat hartu baino lehen, Rojok jakin nahi du “zer egin duen Eusko Jaurlaritzak orain arte sailburuak aipatzen dituen eskumenen alde”, eta Ingurumeneko sailburuari galdetu dio zenbat aldiz bildu den Alde biko Batzordea, zer argudio eman dituen Euskadiko exekutiboak foru horretan eta zer alegazio aurkeztuko dituen Auzitegi Konstituzionalean.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak