Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio gain har dezala bikaintasun-beka baliatu duten ikasleekin duen erantzukizuna

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, Hezkuntzako sailburuari eskatu egin dio “gain har dezala Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna bikaintasun-beken programa baliatu duten 180 ikasleekin”. Patxi López lehendakariak jarri zuen abian aipatutako programa aurreko legegintzaldian.

“Gobernu batek hartutako erabakiak, edozein izanda ere, zure gobernuari ere dagozkio.  Eta zuek —aipatu dio Isabel Celaak sailburuari— betebehar batzuk dituzue administratuekin:  gobernuaren programa batekin bat egin duten pertsona guztiekin; izan ere, pertsona horiek zenbait eskubide dituzte eta Gobernuak eskubide horiek ase behar ditu”.

Bozeramaile sozialistak sailburuari leporatu egin dio "gobernuak nahasmen-estrategia erabiltzen duela, talentua sustatzeko sortutako programa bat kendu duelako, programa hori berriz jar dezan parlamentuak egindako agindua bete ez duelako eta neurri horiekin onuradunengan sortutako kezkei erantzun ez dielako”.  “Eta orain —esan du amaieran— datorren ikasturterako beste programa bat jarriko duzuela abian diozue, baina hori baino lehen, aurrekoa bete behar duzue”.

Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak esan du, halaber, pena dela "kostu apaleko programa bat, milioi euro baino gutxiagokoa, bete gabe ustea ustez baliabiderik ez dagoelako eta, ordez, gobernuak beste gauza batzuetarako 300 milioi gehiago edukitzea”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak