Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Gizarte Elkarrizketa Mahaiaren deialdia egin dezala eta ELAren estrategiaren bahitua izan ez dadila

Rodolfo Ares Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bilera batean
Rodolfo Ares Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bilera batean

PSE-EEren ustez, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Elkarrizketa Mahaiaren deialdia egin behar du gehiago luzatu gabe, konpromisoa gain hartu nahi dituzten sindikatuekin eta patronalarekin, gizartean dugun langabezia-egoera larria arintzeko zenbait akordio adostearren, eta ekonomia-krisitik ahalik eta baldintza onenetan ateratzen laguntzearren. "178.000 langabetu ditugunean, eta enpresek eta familiek zailtasun anitz dituztenean, gobernuak ezin du ELA sindikatuaren estrategia interesatuaren bahitu izan, sindikatuak gehiengoa badu ere”, esan du Sozialisten Antolaketa eta Koordinazioko idazkariak, Rodolfo Aresek.

“Sindikatu batek ez badu ongizate orokorra lortzeko konpromisoa gain hartu nahi, batez bere interesen arabera jokatzen duelako, ezin du gizarte-elkarrizketa geldiarazi; izan ere, behar-beharrezkoa da, eta gizarterako onuragarria dela ikusi baita”, gaineratu du Aresek.  Horrelaxe egin zuen Patxi Lopezen gobernu sozialistak aurreko legegintzaldian, herri administrazioarekin eta enpresaburuekin batera krisia gainditzeko lan egin nahi izan zuten taldeekin. Ahalegin horri esker, zenbait ekimen abian jarri ziren enplegu, trebakuntza eta berrikuntza arloetan.

“Gobernuak nahiko denbora izan du eragileek zer nahi duten eta zer egiteko prest dauden jakiteko.  Baina jarraitzen du ekimenik egin gabe, eta horrek ez du zentzurik; gainera, ELA sindikatuari herri honen behar objektiboen inguruan betoarekin jarraitzeko aukera ematen dio".

Rodolfo Aresen ustez, “ELAri traba egiteko beldur da Jaurlaritzak, eta horrek ezin du Euskadi gizarte-adostasunetik at utzi. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak xantaia alde batera utzi, eta gehiago luzatu gabe Gizarte Elkarrizketa Mahaiaren deialdia egin behar du, benetan lagundu nahi duten antolakundeekin bat egiteko".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak