PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hutsik dauden lokal publikoak ekintzaileei eskaintzea
Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak ekimen bat erregistratu du, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio sustapen publikoaren bidez eraikitako eta 12 hilabetez baino gehiagoz hutsik izan diren lokalak mugiarazteko eta, nork bere lana sortzeko eta ekintzailetako programetan parte hartzen duten pertsonei eskaintzeko (lehen urtean ezer ordaindu gabe). Proposamenaren arabera, gainera, hurrengo bi urtean prezio sozialak finkatuko dira eta ekintzaileei mesedegarri izango diren baldintzak ezarriko dira, proiektuek finka ditzaten.
Bozeramaile sozialistak, José Antonio Pastorrek, azaldu du “hutsik dauden lokalak baliabide egokiak izan daitezkeela ekintzailetzaren eta nork bere lana sortzearen alde egiten diren ekintzak osatzeko". Politika Orokorreko Osoko Bilkuran hori ohartarazi zuten "Gobernuak ezin du enpresa-jarduerak erregistratzen dituen notario hutsa izan, proiektuei laguntza eskaini behar die itxi ez dezaten".
Pastorrek Jaurlaritzari eskatu dio "ausarta” izatea eta Visesak dituen lokal hutsak erabil ditzala. “Euskal Sozialisten ustez, baliabide publikoek funtzio garrantzitsua dute lan-proiektu berriak eta kalitatezko enplegua sortuko dituzten azpiegiturak mantendu eta abian jartzeko”, gaineratu du.
Ez da Euskal Sozialistak Biltzarkide Taldeak egunotan erregistratu duen proposamena bakarra. 2015ean 200 baino gehiago aurkeztu ditu herritarren eskaerak gaiarekin lotuta. Aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeari dagokionez, Pastorrek “Ikerketarako ituna” proposatu du; horren arabera, Euskadik aurrekontuaren ehuneko 5a inbertitu beharko du ezagutza berrian eta ikertzaile berrien alde. Horrela bada, inbertsio horri esker "Euskadi modernizatuko da, eta kalitatea ez da gobernuek erabakitakoaren araberakoa izango, gerora begiratu gabe kudeatzen baitute”.
“Kalitateari buruz ere hitz egiten dugu, balio erantsiari buruz, berriz Espainiako eta Europako goi mailan jartzeko. Urkulluren Gobernuak Euskadi pobretu duelako I+G+b-ko inbertsioa murriztu duenean. Eta pobretu egin du inbertsioa gutxitu duelako aurreko gobernu sozialistaren tasarekiko,
Garai hartan, krisia gogor-gogorra bazen ere, eta ikusi delako herrialde garatuenek eta bizi eta enplegu kalitate handiagoko herriek halakoak direla ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dutelako”, gaineratu du.
Enpleguko sailburu berria
Angel Toña, Aburtoren ordez arituko den Enpleguko sailburu berria da. Goizean bertan izendatu dute, eta mahai gainean topatuko ditu Euskadiren egoera ekonomikoa dela-eta Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak utzitako "lanak". “Zorte on, asmatzea opa diogu eta, batez ere, zerbait egin dezala nahi dugu", azaldu du.
Pastorren ustez, ondoko gaiak dira premiazkoenak, besteak beste:
- Gizarte Larrialdirako Laguntzen dirua dagoeneko emateko eskakizunari erantzutea, Aburtok ez baitu agindu hori bete, eta ez die erantzun urtean izan diren larrialdiei.
- Aurreko urtetik kontziliazioa dela-eta Gobernuak familiei zor diena ordaindu beharko du, Aburtok hori ere ebatzi gabe utzi baitu.
- Hutsik dauden lokal publikoak ekintzaileen esku jartzeko proposamenari erantzun beharko dio.
- Etxebizitza eskubidearen arauketaren blokeoa apurtu behar du.
- Hori dela eta, ostiralean lehendakariari galdetuko diogu ia sailburu berriari agindu dion sailaren ekintza-ezarekin amaitzeko, Aburtoren oinordetza tristea ezabatzeko eta herritarren interesei erantzuteko moduko ekimenei ekiteko.
Datorren ostiraleko Kontroleko Osoko Bilkurara ondoko bi ekimen eramango ditu Legebiltzar Taldeak:
- Berriz galdetuko dio Gobernuko kide bati (bigarren aldia da bost hilabetean) Osasuneko titularrak sindikatu bateko ordezkari bat iraintzeagatik jarritako salaketari buruz; ekitaldi publiko bat baliatu zuen protesta egiteko. Lehendakariak urrian ikusi zuen gertatutakoa, eta sozialistok barkamena eskatzeko aukera eman genion. Jakin nahi dugu Darponek lehendakariak egindakoari jarraituko dion.
- Eta jakin nahi dugu lehendakariaren iritzia ondoko gaiaren inguruan: oraindik ere euskal irrati-telebistan terrorismoa dela-eta kondenatuta dagoen, kondena bete duen baina damutu ez den pertsona batek EITBko eztabaidetan parte hartzen du, eta terrorismoagatik kondenatutako beste pertsona batzuen giza ezaugarriak goraipatzen ditu delituak ahaztuta.
2015ean 200 ekimen dagoeneko
Proposamen horiez gain, Legebiltzar Taldeak zenbait ekimen aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzari exijitzeko Gizarte Larrialdiko Laguntzen partida gaitzeko agindua eman dezala. “Sozialistok aurrekontuetako partida hori handitu dugu premiazkoenak diren kasuei aurre egitearren”, azaldu du Pastorrek.
Beste ekimen baten bidez, orain baztertuta dauden beste talde batzuek dituzten muga administratiboak ezabatu nahi ditu: “udalei urteko baliabideak eman beharko zaizkie, aurreko urteko ekainean Legebiltzarrak egindako agindua baita, eta urtarriletik Gobernuak badu dirua eta ez du agindutakoa betetzen".
Azkenik, Euskal Sozialistok "gehiago atzeratu gabe” kontziliatzeko laguntzak ordaintzeari ekin diezaioten eskatzen dugu. Aburto sailburuak atzeratu zituen, eta Aurrekontua onetsi bezain pronto ordainduko zirela esan zuen”. “Iaz baldintzak bete eta oraindik zain daude guztiei erantzun gabe jarraitzen du egun Jaurlaritzak”.
![Eusko Legebiltzar Sozialista, José Antonior Pastor, Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen, goizean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-El-portavoz-parlamentario-socialista-Jos-Antonior-Pastor-en-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-el-Parlamento-Vasco-de-Vitoria-Gasteiz-Foto-Socialistas-Vascos-Eusko-Legebiltzar-Sozialista-54da06e2c946f.jpg)