PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio irakasleentzako Enplegu Publikoko Eskaintza egin dezala “kalitatezko irakaskuntza publikoa bermatzearren”
![Isabel Celaá gaur Bilbon egin duen prentsaurrekoan [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Isabel-Cela-durante-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-Isabel-Cela-gaur-Bilbon-egin-duen-prentsaurrekoan-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5433a33c57efe.jpg)
Euskal Sozialistok kezkatuta gaude irakaskuntza publikoan gero eta behin-behineko langile gehiago daudelako, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasleentzako Enpleguko Eskaintza Publikoa zabaltzeko.
Irakasleen Nazioarteko Eguna dela-eta, atzo, urriaren 5ean, hezkuntza-sistemaren kalitatea ezin dela irakasleen kalitatea baino handiagoa izan adierazi zuen.
Irakasleen kalitatea hobetzeko orduan normalean ondoko osagaiek dute garrantzia: hasierako prestakuntza, etengabeko prestakuntza, lana garatzeko dauden baldintza objektiboak, irakasleen lanaren onarpen soziala etab.
Irakasleen lana onartzeko modurik onena, lan-baldintza egokiak ematea da, bere lan garrantzitsua behar bezala egin dezan. Baldintza horien guztien artean, lanpostuaren egonkortasuna ere badago; horren arabera, lan egingo dute ezustekorik gabe, eta inplikazio handiagoa izango dute ikastetxeetan epe ertain eta luzera egiten diren hezkuntza-proiektuetan.
Ez da soilik norberarentzako hobekuntza bat, hori ere garrantzitsua bada ere. Horrez gain, argi dago irakasle-taldeen egonkortasunak eragina duela ikastetxeetan eskaintzen den heziketaren kalitatean. Horixe adierazten dute esparru horretan eta beste batzuetan egindako ikasketek.
Adibidez, “Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta praktika onak” txostenak horixek dio. 2012tik aurrera EHUko eta ISEI-IVEIko kideek egindako ikerketak, irakaskuntzari hezkuntza-balio handia ematen dioten ikastetxeen inguruan, emaitzen eta ondorioen atalean ondokoa azaltzen du:
“Praktika on gisa ikastetxearen funtzionamenduan lan egiten duten irakasle egonkorrak daude; horiek estilo pedagogikoa definitzen dute eta jarrera positiboa dute ikastetxearekiko; jarraitzeko eta irakasle berrien etorrerarekiko kohesiorako oinarria da hori”.
Baina aurreko legealdian irakasleen egonkortasuna sendotzeko hartu genituen neurri guztiak jarraipenik gabe geratu dira azken bi urte huetan eta zoritxarrez interinitate indizeek gora egin dute ostera ere, horrek hezkuntzaren kalitateari dakarkion ezinbesteko kaltearekin.
Aurreko legegintzaldian ahalegin garrantzitsua eta kontzientea egin genuen behin-behineko langileen kopurua gutxitzeko, eta Hezkuntza Sailarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin 2010ean izenpetutako irakasleen lan-baldintzak arautzeko Akordioari esker egin genuen , neurri handi batean (Akordio hori, tartetxoa egiteko aukera ematen badidazue, orain dela bi urte amaitu zen eta ez dute berritu; gainera, ez dutela egingo ematen du). Akordio horren arabera, ondoko prozesuari ekin genion:
- Lanpostuen Zerrenda unean uneko hezkuntza-errealitatera egokitzea; ezkutatuta zeuden eta behin-behineko langileen bidezko lanpostuak azaleraziko dira.
- Behin-behinekotasuna gutxitzea eta % 8ko helburura heltxea.
- Irakasleentzako Enpleguko Eskaintza Publikoen urteko deialdi arruntak.
Beraz, aurreko legegintzaldian 1.800 lanpostu egiturazko lanpostu bihurtu ziren, eta Lanpostuen Zerrendan sartu ziren. 2.500 lanpostu baino gehiagoko zenbait Enpleguko Eskaintza Publiko egin ziren, eta behin-behinekotasuna gutxitu zen (legegintzaldiaren hasieran % 27 zen eta 2012an % 17, hots, 10 puntu gutxiago). Joera interesgarria markatu zuen horrek.
Baina, azken bi ikasturteetan joera hori beste bat izan da, eta behin-behinekotasunaren indizea handitu da berriz ere.
Hortaz, 2014-15 ikasturtean behin-behiko langileek okupatzen dituzte ikasturte osorako 4.500 lanpostu, eta behin-behinekotasunaren indizea irakasle guztien % 22koa da, jada. Bestalde, hori logikoa da kontuan izanda 1.500 irakasle erretiratu direla eta horien ordez ez dutela behin betiko langilerik ipini, ez baita Enpleguko Eskaintza Publikorik egin.
Irakasleriaren ezegonkortasun egoera hau onartezina da euskal sozialistentzat. Horregatik aurkeztu dugu Eusko Legebiltzarrean Legez Besteko Proposamen bat Eusko Jaularitzak Enpleguaren Eskaintza Publiko zabal bat egin dezan exijituz.
Euskal Sozialisten ustez, egoera birbideratu beharra dugu, pixkanaka ikastetxeen hezkuntzaren kalitatea gutxituko baita. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak premiaz zenbait neurri hartu behar ditu hori zuzentzeko, eta 2014-15 ikasturterako irakaskuntza publikoko irakasleentzako Enpleguko Eskaintza Publiko zabala deitu behar du.
Hortaz, Eusko Legebiltzarrean Legez besteko proposamen bat erregistratu dugu, eta horren bidez “Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu 2014-15 ikasturtean irakaskuntza publikoko irakasleentzat Enpleguko Eskaintza Publiko zabala aurkez dezala, egungo behin-behinekotasun indizeak zuzentzearren eta % 8ko helburura hurbitlzearren".
Gure ustez, irakasleek behin eta berriz eskatzen dute egonkortasuna, eta baita familiek ere, seme-alaben ikastetxeetako irakasleen jarraitasuna nahi dutelako. Eusko Legebiltzarrak proposamena onetsiko duelakoa gaude, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu egin dezala irakasleentzako Enpleguko Eskaintza Publiko zabal baten deialdia, eta sindikatuekin negozia dezala.