PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio zenbait helburu finka ditzala hitzarmenetan soldatapekoen estaldura zabaltzeko

Talde Sozialistako Enpleguko bozeramaileak, Bixen Itxasok, gaur Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "soldatapekoen estaldura handitzeko zenbait helburu finkatzen hasteko, gerora begira hitzarmen kolektiboak ematen dien segurtasuna izan dezaten". Eta, “negoziaketa kolektiboaren protagonista nagusiak enpresaburuak eta sindikatuak badira ere, Eusko Jaurlaritzak horren alde egin beharko luke, baina une honetan ez du egiten, ez baita ezer egiten ari”, esan du.
Ekonomia sailburuak, Arantza Tapiak, Euskadin dugun lan-harremanen egoerari buruz agerraldia gauzatu du, eta ondorengo eztabaidan, Bixen Itxasok kritikatu egin du zenbait jarrera elkarrekin gurutzatzen direla Euskadin negoziaketa kolektiboa apaltzeko.
Bixen Itxasok dio “sindikatu nazionalista batek eta patronalaren batek enpresa-hitzarmenen aldeko kontzientzia diabolikoa dutela, negoziaketa kolektiboa alde batera utziz, eta langile asko eta asko erreferentziako hitzarmenik gabe geldituz". Eta, halaber, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere kritika du “ez baitu ezer egiten”. “Azkenean, bide horretatik jarraituz gero, negoziazio kolektiboari buruz ondokoa esango dugu: denon arten hil zuten eta bera bakarrik hil zen", aipatu du legebiltzarkide sozialistak.
“Eusko Jaurlaritzak esan du gizarte-elkarrizketaren alde dagoela, baino ez dugu halakorik ikusi”, gaineratu du Bixen Itxasok. “Bere lekuan babestuta jarraitzen du, eman ezin duen urrats hori beste batzuek noiz emango dioten zain”.
“Gobernuak egiten duen gauza bakarra —gaineratu du legebiltzarkide sozialistak— oposizioko taldeei narriatzeko gaia leporatzea da, eta ez da konturatzen Gobernuak berak erabaki duela Eusko Legebiltzarrean oposizioa gehiengoa izan dadin".
“Euskadin lan-harremanen inguruan egun ditugun arazoak konpontzen saiatu nahi badu, lidergo jarrera gain hartu beharko du, gizarte eragileekin akordioak lortzen saiatu behar da eta ausardia handiagoa erakutsi behar du" esan du amaitzeko legebiltzarkide sozialistak. Gainera, “negoziazio kolektiboak oraindik herri honetan zenbait aukera ditu, eta Gobernuak esparru hori zabaltzen ahalegindu behar duela" esan du.