PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari eskatu egin dio hezkuntzan “modu orokortuan” ezar dezala hirueletasuna

Talde Sozialistak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “Euskal Hezkuntza Sisteman etengabe eta modu orokortuan ezar dezala irakaskuntza hirueleduna”, behin Hezkuntza Marko Hirueledunaren esperimentazio-urratsa amaituta. Isabel Celaak, Hezkuntzako sailburua zela abian jarri zuen aipatutako markoa aurreko legegintzaldian.
Isabel Celaak goizean emandako prentsaurrekoan azaldu duen proposamenaren helburua da “ikasle guztiak gai izan dadila bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntzan aritzeko eta ikasten jarraitzeko; horrela bada, ikasten ari diren gazteek ez dute inolako hizkuntza mugarik izango, eta 2020rako Europar Batasunak finkatutako helburuak beteko dira”.
Euskadin Hezkuntza sistema elebiduna abian jarri ondoren, “behar-beharrezkoa dute gure ikasleek lehen atzerriko hizkuntza hobeto jakitea, eta hobe ingelesa bada”. Horixe dio Euskal Sozialistak Taldeak Legebiltzarrean goizean erregistratu duen legez besteko proposamenak. “Horrelaxe eskatzen dute —gaineratu du— ekonomiak eta euskal gizarteak, gero eta globalizatuagoak eta nazioartekotuagoak baitira, eta “2020rako Hezkuntza eta Trebakuntza” Europar Helburu Estrategikoak betetzearren”
Hezkuntzako bozeramaile sozialistaren ustez, lan egin behar da ikasle guztiek “atzerriko hizkuntzan ikasteko eta ezagutzeko aukera izan dezaten, bi hizkuntza ofizialetan ikasten jarraitzen duten bitartean”, eta koherentea da Euskal Hezkuntza Sistema definitzen dituzten adierazleak eta berdintasuneko eta gizarte-kohesioko helburuak aintzat hartuta.
Isabel Celaaren iritziz, Euskadiko ikasgela guztietan pixkanaka zabaldu eta orokor daiteke hirueletasuna datorren ikasturtetik aurrera eta 2019-20 ikasturtera arte. “Horretarako, Hezkuntza Sailak lanean hasi behar du —esan du—, Euskal Hezkuntza Sisteman hirueletasunak ez duelako ezertxo ere aurrera egin aurreko legegintzalditik; eta, gainera, Patxi Lopezek ingelesez irakasleak birziklatzeko ematen zituen baliabideen aurrean, oraingoan baliabide horiek asko murriztu dituzte”.
“Sailetik irten ginenean —ziurtatu du legebiltzarkide sozialistak— abian jarritako hirueletasun-esperientziaren inguruan egindako ebaluazioen notak onak ziren: ingelesa hobetu zen, bi hizkuntza ofizialetan ezer galdu gabe”. “Ez dago geldirik jarraitzeko arrazoirik —esan du Isabel Celaak—. Datorren ikasturtea ezin dugu galdu, aurtengoarekin gertatu den moduan”.