Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari segurtasun-politika zuzentzeko gonbitea egin dio

Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialista, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran
Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialista, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran

Talde Sozialistak Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuari exijitu dio “segurtasun-politika zuzen dezala, halakorik badu", euskal herritarrek Ertzaintzaren babesa izan dezaten, esaterako, Bilbon Munduko Foru Ekonomikoaren bilera dela-eta martxoaren 3an kale-bandalismoaren ondorioz gertatukoaren aurrean.

“Sozialistok —esan du Mikel Unzalu legebiltzarkideak— kezkatuta gaude Bilbori eta Euskadiri buruz gertatukoaren ondorioz zabaldu den irudiagatik, baina gehiago kezkatzen gaitu Bilboko herritar askok bizi izan zuten segurtasun-eza, askatasunek ibiltzeko eta lan egiteko eskubidea urratu baitzieten.  Eta asko kezkatzen gaitu zenbait pertsonak ez zutela euskal poliziaren babesa izan”. 

Mikel Unzaluk bi arrazoi erabili ditu segurtasun-arloan egin beharreko zuzenketa azaltzeko:  lehenengoa, martxoaren 3an zenbait herritarrek jasandako erasoak eta kalteak “ezin direla kontuan izan beste batzuetan gertatu daitekeenerako" eta, bigarrena, “Legebiltzarrean Ertzaintzaren aurka behin eta berriz agertzen den taldea, heriotzak eta urte hauetan poliziek jasandako erasoak oraindik kondenatu ez dituena, Segurtasun Sailarekin bat datorrela Bilbon martxoaren 3an polizia-ekintzak bermatzeko".

Martxoaren 3an gertatutako kondenatzeko, eragindakoekiko elkartasuna adierazteko eta Ertzaintzaren alde egiteko proposamen baten alde egiteko orduan, Talde Sozialistako Segurtasuneko bozeramaileak esan du “denok gogoratzen ditugula nola kaltetu zuen gure askatasuna herri honen izandako kale-indarkeriak"; eta, horregatik, “ez dugu onartuko kale-indarkeria hori berriz agertzea eta birziklatzea, edozein aitzakia baliatuta”.

“Herri honek —esan du Mikel Unzaluk— ez du nahi berriz txanodunak etor daitezen gure kaleak izutzera.  Ez ditugu aberriaren edo langileen salbatzailerik behar.  Ez dugu justizierorik behar, inork eman ez dien funtzioa bere kabuz gauzatuko dutenak.  Ez ditugu manifestazioak apurtzen dituztenak nahi, ustezko kausa garrantzitsuren bat defendatzeko, kausa horiek suntsitu eta desprestigiatzen dituzten pertsonak".

“Ez zen beharrezkoa izan —gaineratu du Mikel Unzaluk— kaosa sartzea edo Madril suntsitzea Osasun Publikoko zenbait ospitale pribatizatzeko saioak bertan behera uzteko.  Marea zuriekin eta osasun-langileen eta Madrilgo gizartearen etengabeko mobilizazio sendoarekin nahikoa izan zen.  Eta Madrilen egindakoa, Euskadin ere egin daiteke”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak