Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Legebiltzarraren babesa lortu du nekazaritza eta ontzi eta arrantza trebakuntza berriz Hezkuntzan sar dezaten eskatu duenean

Gobernuaren egungo dekretua zuzendu du gizarte eragileen eskaerari erantzuteko eta ikastetxe horien lehiakortasuna bermatzeko

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak ganberako gehiengoaren babesa lortu du Nekazaritza eta Ontzi eta Arrantza trebakuntza Hezkuntza Sailean berriz sar dezaten eskatu duenean; horixe ezarri zuen Patxi Lopezen gobernuak Lanbide Heziketako sistema integratua sendotzeko helburuarekin.  Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko batzordeak onetsitako ekimen honen bidez, egungo gobernuaren martxoaren 1eko dekretua zuzendu da eta gizarte eragileen eskaerei erantzun zaie.

Nekazaritza eta Arrantzako bozeramaile sozialistak, Susana Corcuerak, aurreko Gobernuak sozietate publikoak berregituratzeko hasi zuen prozesua gogoratu du; prozesu horren arabera, Arkaute, Fraisoro eta Derioko nekazaritzako eskolak eta Pasaia eta Bermeoko ontzi eta arrantza eskolak Hezkuntza Sailean sartu zituzten.  Erabaki horrek,77 irakaslerengan eta irakasle ez diren beste 46 pertsonarengan izan zuen eragina.

Ordezkari sozialistak adierazi duenez, “horrela bada, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak nekazaritzako eta ontzi eta arrantzako trebakuntzak gain hartu zituen modu naturalean, Gernikako Estatutuaren arabera hark baititu irakaskuntzen eskumenak (bai orokorrenak, bai berezienak), etapa eta maila guztiak barne, eta baita goi hezkuntzako eskumena eta bizitza osoan gaitasunak lortzea edo handitzea ekarriko dituzten ikaskuntza-jardueren eskumena ere".

Corcuerak lanbide heziketako sistema integratu bat osatzeko beharra nabarmendu du eta, “aldi berean, ikastetxe horretan eskaintzen den Lanbide Heziketa sektore publikoaren ardatzean sartu behar da, hezkuntza sisteman alegia, eta nekazaritzako eta ontzi eta arrantzako eskola horiek lanbide heziketako zentro integral bihurtu beharko dira”.  Hori egiteko, azpimarratu duenez, aurreko gobernuak aintzat hartu zuen —eta orain onetsitako ekimenak ere aintzat hartu du— “funtsezkotzat ematen duen zerbait, hau da, alderdi sozialarekiko akordioa" eta, aldi berean, zerbitzu-zorro garrantzitsu bat eskaintzen da eta pertsonei trebatzeko eta berriz trebatzeko aukera emango zaie, sektoreak gerora begira izango dituen erronkei modu egokian aurre egin ahal izateko.

Urkullu Gobernuari zuzentzeko zenbait arrazoi

Corcuerak, ekimena aldezteko orduan, Urkulluren Gobernuari zuzentzeko bost arrazoi aipatu ditu:  ikastetxeen kudeaketa hobetzea, ikastetxe irizpideei jarraituko baitiete; horien lehiakortasuna, sektorearekin lotutako eta haren benerako beharrei erantzungo dieten zentro sailkatutzat hartuko baitira; euskal hezkuntza komunitatean aniztasuna sartzea; hezkuntza komunitatearen parte-hartzea, eta ikastetxeen autonomia.

Bozeramaile sozialistak esan duenez, “sozialisten ustez, lanbide heziketa sektore publikoaren ardatza da eta izan behar da eta, horregatik, gai honetan sailen ikuspegitik haratago joan behar gara, eta hori esaten dugu uste dugulako hezkuntzaren sistema publikoa bermerik onena dela hezkuntza eta trebakuntza zerbitzu publiko moduan jarrai dezala”. Gainera, alderdi sozialaren adostasunak garrantzi handia duela azpimarratu du “horrela bada, irakasleak eta irakasle ez diren langileak lan-harreman bat izango dute Herri Administrazioarekin eta irakasleak Hezkuntza Sailean geldituko dira ikastetxe horietan eskola ematen”.

Corcuerak EAJren jarrera deitoratu du “termino zalantzagarriak erabili baititu zuzenketa bat adosteko orduan, eta horrek nahasmena eta interpretazio txarrak baino ez ditu ekarriko, eta sektoreak argitasuna eta egonkortasuna behar du”.  “Jaurlaritzak legebiltzarraren agindu horri erantzungo diola espero dugu, ez dugu nahi zerga politikaren kasuan edo funtzionarioen ordutegia zabaltzeko dekretua kentzeko eskaeraren kasuan gertatu dena, legebiltzarreko gehiengoak eskatutakoa bete gabe dagoela oraindik” esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak