PSE-EEk Eusko Legebiltzarraren laguntza lortu du Eroski eta Fagorreko lehentasunezkoengandik eraginda suertatu direnen erreklamazioetarako
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak Ganberaren laguntza lortu du Eroski eta Fagorreko menpeko ekarpenetan aurrezkiak harrapatuta dituzten herritarren arazoen aurrean konponbideak proposatzeko orduan, baita Kontsumobideko zuzendaria gaitzesteko eskaeraren aurrean ere, zuzendariak ez baitu jakin kontsumitzaileen alde egiten, eta horixe da erakunde horren funtzioa.
Kontsumoko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, Legebiltzarrean berretsitako jarrera zuzendu du —EAJ izan da aurka egin duen bakarra—; helburua, partaidetza horiekin eragindako 40.000 familien erreklamazioei erantzutea da. Talde sozialistak otsailean jarrera hori aldeztu zuen, baina EHBilduk ez zuen hori aurrera ateratzen utzi.
Osteguneko Osoko Bilkuran partaidetzak igorri eta merkaturatu dituzten enpresa horiek maula egin dieten uste duten herritarren ahotsa entzunarazi nahi izan dute. Herritar horiek erakundeen bitartekaritza eskatu dute Eroski eta Fagor enpresek haiekin hitz egin dezaten konponbide bat topatzeko, “EAJk Madrilen lehentasunezkoetarako eskatzen duena da, baina euskal herritarrentzat ezin du aldeztu”. Sozialisten iritziz, “engainatuz eta konfiantza-gehiegikeriaz" inbertitutako kopuruen ehuneko 100 itzultzearen alde negoziatu behar da. Inbertsio profil kontserbatzailea duten edo arriskuen berri behar bezala informatu ez diren pertsonak dira.
“Hemen gaude eragindako mila pertsonak (izen abizenak dituztenak) nahi dutelako haiek merkatuaren gehiegikerien aurrean kontsumitzaile moduan dituzten eskubideen alde egin dezagun”, berriz esan du eta aldi berean EAJri gogoratu dio talde horrek Madrilen “badituela espainiarrentzako konponbide batzuk, baina ez duela halakorik euskal herritarrentzako”. Horrela bada, alderdiak Diputatuen Kongresuan defendatzen duenaren eta Eusko Legebiltzarrean ukatzen duenaren arteko kontraesanak nabarmendu ditu.
Ordezkari sozialistak iragarri du, eragindakoei konponbideak bilatzeko laguntza lortu ondoren, gaur Kooperatiben Legea aldatzeko eskaera berriz egingo duela, lege horrek ematen baitu mendeko partaidetzetarako aukera. Helburua “gerora begira beste eragindako batzuk egon ez daitezen lortzea da”.