Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean Al Goreren hitzaldiak eragin zuen gastua eskatu du

Lehendakariordeak bisita horren arrazoiak eta haren egitarauaren berri eman dezala eskatu du

Vitoria - Gasteiz PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean ekimen bat erregistratu du eta bertan, Gobernu autonomikoari Estatu Batuetako Al presidenteorde ohia eta Bakearen Nobel Saria den Al Goreren hitzaldiak eragin zuen gastua xehetasunekin azaltzeko eskatzen dio. Estatu Batuetako agintari ohiak joan zen ostegunean Bilbon “Ekologikoki pentsatuz; XXI. menderako estrategia ekonomiko bat” izenburua zeukan hitzaldia eman zuen. Gobernu autonomikoaren menpe dauden EEE eta Ihobe erakunde publikoek gonbidatu zuten. Besteak beste, PSE-EEk Idoria Zenarruzabeitiari, lehendakariordeari, bisita horren arrazoiak azaltzeko eta haren egitarauaren berri emateko eskatu du, baita gastuaren zenbatekoa xehetasunekin azaltzeko ere. PSE-EEk ekimen horretan zein erakunde eta enpresak parte hartu duten argitzeko ere eskatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak