PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean eskatu egin du menpeko ekarpenen inbertsioak ezer kendu gabe itzul ditzaten

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak menpeko ekarpenetan egindako inbertsio osoa itzul ditzaten eskatu du, kopururik kendu gabe, eta bost urtera menpeko ez diren ordainketen bidez egitea baino ez duela onartuko. Proposamenaren bidez, Kontsumobideri azalpenak emateko egin zaion eskaerarekin jarraitu nahi du, kooperatiben menpeko ekarpenengatik eragindakoei ematen zaien trukearen alde agertu baitzen.
Kontsumoko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, ekimenean gogoratu du Kapitaleko eta Menpeko Zorraren Tresna Hibridoen Jarraipen Batzordean, 1998tik 2012ra Baloreen Merkatuaren Batzorde Nazionalean 461 kapitaleko tresna hibrido erregistratu zirela (guztira 113.284 milioi eurokoak), eta horietatik 8.861 Finantzaz besteko entitatek emandako partaidetzak direla. Horietatik sei Fagorrenak (185 milioi euro eta 10.280 inbertitzaile) eta Eroskirenak dira (660 milioi euro eta 30.621 inbertitzaile).
Urtarrilaren 16an Eroskik egindako proposamena zein den ezagutu genuen. Horren arabera, finantza-entitate merkaturatzaileekin bat etorriz, menpeko finantza-ekarpenetan aurrezkiak inbertitu dituzten pertsonei, balio nominalaren % 30 kenduz, diruz % 15 emango zaie eta, gainontzekoa, % 55, 12 urtera trukatzeko moduko obligazioen bidez ordainduko diete.
“Esku hartutako banku-entitateetan lehentasunezko ekarpenak eskuratu zituztenek, arbitrajera jotzeko aukera izan dute, baina kooperatibetan eskuratu dituztenek, aldiz, ez dute aukera hori. Beraz, aurrezkiak berreskuratzeko, bide judizialera jo baino ezin dute egin, eta horrek sortzen duen kostua ordaindu beharko dute”, azaldu du.
Hori dela eta, pertsona horiek “iruzur egin dietela uste dutenez eta proposatutako murrizketa gain hartu nahi ez dutenez”, Sarasuak ondokoa proposatu du: Baloreen Merkatuan Batzorde Nazionalak ofizioz ikuskatu beharko du kooperatibek igorritako eta Banku-entitateek merkaturatuko menpeko finantza-ekarpenen merkaturaketa “produktu hibridoetako bezeroak babesteko finkatu diren eskakizunak bete diren edo ez egiaztatzearren”. “Iruzurrez merkaturatu badira, Batzorde Nazionalak merkaturatu dituen banku-entitateari itzul ditzan agindu beharko dio, inbertsioaren balio nominala aintzat hartuta, eta bankuak gain hartu beharko du produktuaren erosketa", gaineratu du.
Gainera, entitate igorleek eskain ditzaketen truke-eragiketak arautu behar direla dio, “inbertsioaren nominalean ezer kendu ez dezaten”, eta bost urte baino gutxiagoko eperako menpeko ez diren bonoengatik trukatzeko aukera jaso dezaten. Proposamen honek ez du zerikusirik eskainitako trukearekin, kopururen bat kentzeaz gain, menpeko bonoetako inbertsioekin trukatzea proposatu baitu. Gobernua eta Kontsumobide aukera horren alde agertu dira. Beraz, Kontsumorako Euskal Institutua sortzeko legearekin bat etorriz, eta kontsumitzaileen eskubideen alde egiteko denez, baita bide judiziala erabiliz ere, ordezkari sozialistak proposatu du Euskadiko gobernuak ondokoen alde ager dadin: trukatzeko proposamena izan arren, inbertsioa berreskuratzeko epaitegietara jotzera nahiago duten eragindakoen alde.