PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeekin eragindakoekiko babesa sustatu du

Euskal Sozialistak Biltzarkide Taldeak ostegunean Legebiltzarraren babesa lortu du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen araberako hipotekekin eragindakoen aldeko proposamenaren alde. Proposamen horren arabera, ahalik eta lasterren maileguak Euriborraren araberakoa izateko eskubideari erantzun beharko zaio, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak adostu zuen moduan.
Taldeko idazkari nagusiak, Txarli Prietok, eragindakoen eskaerak biltzen dituen ekimena bideratu du eta taldeak kontsumitzaileen eskubideen alde egin dituen proposamenetara gehituko da. Prietok gogoratu du 2012ko apirilaren 29an Gardentasuna eta Bezeroaren Babesaren EHA/2899/2011 Agindua indarrean sartu zela eta, zenbait alderdi jaso dituela, kutxen eta bankuen hipoteka maileguen erreferentzia indizearen eta CECA tasen desagerpena aurreikusi du, besteak beste, eta horien ordez etxebizitza librea eskuratzeko hiru urte baino gehiagoko hipoteka maileguetarako erabiltzen den beste antzeko indize berri bat erabiltzeko esaten du, Espainiako kreditu entitateek ematen dutena alegia. Aipatutako indize horiek guztiak desagertu behar dira agindua eta agindu hori garatzeko arautegia indarrean sartu eta urtebetean, betiere epe horretan eragindako maileguetarako dagokion igorpen erregimena finkatu baldin bada.
“Urtebete igaro da, baita beste bi hilabete gehiago ere, eta oraindik ez dugu beste arauketarik", salatu du ordezkari sozialistak. Familia askok “dagoeneko iraungita dagoen” indize bat dute, eta horrek batez ere babes publikoko edo babes ofizialeko etxebizitza eskuratu zutenei eragiten die; horietako familia batzuek “kaudimen gabezi egoera antzeko bat dute”. Hori dela-eta, salatu egin du "Espainiako Gobernuak esaten duela egun ez dagoela bidegabekeri mordoak arautzeko eta saihesteko eskura dituen baliabideak erabiltzeko prest". Sakatu duenez, “Espainiako Gobernuak funtzioen utzikeria larria egin du eta horrek eragin handia du ekonomia apalenetan, elkartasunaren aurkakoa eta antisoziala da oso".
Prietoren ustetan “ekiteko atzerapen hori nahitakoa dela; horrek tarte handiagoa emango die finantza-entitateei indar eta presio handiagoa egiteko eta euren onurarako berriz negoziatzeko, eta aitzakia beste aukerarik ez dutela litzateke”. “Zenbait datuk, erreferentziak eta errealitatek pertsona gehiegiren interes ekonomiko eta sozialetarako egoera bidegabe eta larria sortu dute. Finantza-sistemaren atal horrek espekulazioaren bidez ekonomia publikoaren zuloa sortu du, finantza-espekulazioarekin, higiezinen espekulazioarekin arduragabekeriaz jokatu du, eta etxeko ekonomiarekin ere jolasteko aukera du; horri guztia geldiarazi beharra dago berehala. Banka diru publikoarekin erreskatatu beharra dago, eta diru publikoa kapitalizatzeko hartzen du prezio irrigarrien truke, gainera banka horrek herritarrek baino laguntza aktibo eta pasibo handiagoa du Espainiako Gobernuaren eskutik, eta hori onartezina da. Eta hori lortzeko, hemen, Euskadin, eta beste erakunde askotan ere, egun hauetan honen antzeko beste ekimen batzuk badira; ekimen horien bidez sozialistek ondokoa nahi dugu: Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioak zoruaren klausularen ordez Euriborren antzeko erreferentzia izango duen hipoteka maileguaren prezioa jar dezala araubide iragankor moduan”, gaineratu du.