Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk ez du onartu Dirubideen Euskal Kontseiluak balantzeak eguneratzearen ondorioak konpentsatzeko hartu duen erabakia

“Eusko Jaurlaritzak ematen dituzten zerbitzuek ezin dute arau txar baten ondorioak jasan”.

Javier Lasarte, Batzorde Exekutiboan
Javier Lasarte, Batzorde Exekutiboan

Euskadiko Alderdi Sozialistak “ez dago bat ere ados” Dirubideen Euskal Kontseiluan Foru Aldundiek eta Jaurlaritzak gaur hartu duten erabakiarekin, hots, Sozietateen gaineko Zergaren balantzeak eguneratzearen ondorioz lortu diren diru-sarrerak lurraldeen artean banatzeak izan dituen eragin ekonomikoak konpentsatzekoa hartutakoarekin. Kontzeptu horrengatik Bizkaian gehiago bildu denez Gipuzkoaren eta Arabaren aldean (Bizkaiak 120 milioi, Gipuzkoan 15 milioi era Araban 2 milioi) eta, gainera, Ekarpenen Legeak finkatu duen banaketa-sistema aintzat hartuta, azken bi aldundi horiek kaltetu dira, Eusko Jaurlaritzari benetan bildu dutena baino gehiago eman beharko baitiote.

“Arazoa bada ekarpen eskaseko formula dela, Olaverri efektua sortzen duena eta ekarpenak distortsionatzen dituena, aldatu egin behar da behingoz, Eusko Jaurlaritza eta, beraz, herritarrei eskaintzen dituen zerbitzuak kaltetuko dituzten konponbide narrasak aplikatu beharrean”, esan du PSE-EEko Ekonomiako idazkariak, Javier Lasartek. Lasarteren ustez, "ezin da onartu” ekarpenek sortzen duten zuloa, kasu honetan Gipuzkoako eta Arabako Aldundietan, Jaurlaritzak ordaindu behar izana, lehenengoari 7,8 milioirekin eta bigarrenari 2,2rekin konpentsatuz.  “Azkenean konponbide horren ondorioz, 10 milioi gutxiago izango ditugu herritar guztien enplegurako, osasunerako, hezkuntzarako, 10 milioi gutxiago Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuetarako, eta hori onartezina da”.

Javier Lasartek gogoratu du Ekarpenen Legearen distortsioa ez dela berria, eta beste batzuetan ere antzeko konpentsazioak erabili behar izan dituztela, adibidez, Rover kasuan edo Gipuzkoako Ondarearen gaineko Zergaren kasuan.  Hori dela eta, PSEk dio Ekarpenen Legeari dagokionez “aldaketa bat egin beharra dagoela metodologian, jatorritik egungoak sortzen dituen distortsioekin amaitzeko”.  “Euskadik arrazionaltasun handiagoa behar du.Foraltasunak herritarren zerbitzura egon behar du, ez alderantziz”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak