PSE-EEk ez du onartzen Eusko Jaurlaritzak proposatutako eskola-curriculuma
Beharrezkoa ez den eta testatu ez duen curriculumaren aldaketa sakona sartu du
Ez du onartzen Hezkuntza Publikoa sistemaren erreferentea dela
Ez du jaso Lehen Hezkuntzatik Hirueletasuna Orokortzeko Plan bat
![Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Grupo-parlamentario-Socialistas-Vascos-Foto-Socialistas-Vascos-Euskal-Sozialistak-Legebiltzar-Taldea-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54e5dd0532837.jpg)
“Sozialiston ustez, Hezkuntza Sailak Eskola-curriculumean egindako aldaketa sakona konplexua da eta ez da beharrezkoa, eta ez dute testatu edo esperimentatu. Hori dela eta, zalantza-elementu garrantzitsua sortzen da ikastetxeetan, batez ere aintzat hartuta ezingo dituztela testu-liburuak eta beste curriculum-material batzuk erabiltzeko moduan izan datorren ikasturtean behar den bezala ezarri ahal izateko”, azaldu du Euskal Sozialistak legebiltzar taldeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako bozeramaileak, Isabel Celaak.
Jaurlaritzak hitz egitearen aldeko jarrera izan badu, eta testuanPSE-EEk egindako zenbait proposamen jaso badira ere, bozeramailearen ustez, curriculum-dekretuan jasotakoa “oker handia da, eta borondate politikoa izanez gero, zuzendu ahal dugu oraindik ere”.
“Batez ere”, gaineratu du, “curriculumaren planteamenduak zalantzan jartzen du gure hezkuntza sistemaren egonkortasun-printzipio. Familientzat eta euskal hezkuntza-komunitatearentzat elementu hori garrantzitsua da, eta gure ezaugarri nagusi bihurtu da, beste batzuen aldean eta kalitateari dagokionez”.
Alderdi Sozialistak oraindik ez du onartzen Eusko Jaurlaritzak proposatutako Eskola-curriculuma, uste baitu “ez duela LOMCEren aplikazioa ahultzen, Gobernuak berak esan bezala; Eskola Publikoari euskal hezkuntza-sistema egituratzeko ardatz dela ukatzen du, eta kontzeptuen eta edukien aldetik zenbait gabezi ditu, eta oso garrantzitsuak dira, gure ustez; horregatik ezin dugu alde eegin", esan du amaitzeko Isabel Celaak.
Hona hemen zein diren PSEk adierazten dituen puntu nagusiak proposatutako Eskola-curriculumarekin ados ez egoteko:
1.- Ez du berariaz onartzen Eskola Publikoa Euskal Hezkuntza egituratzeko erreferentea dela, eta gure herrialdean, gure ustez, egokia da, gure artean ditugun eta izan ditugun baldintzak eta eztabaida historikoak direla-eta.
2.- Ez du egiten hirueletasuna pixkanaka orokortzeko konpromisoa, data batean hasita eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera. Ikastetxe guztietan eta ikasle guztiek jakin behar dute ondo ingelesa, baldintza berberekin; bestela, desberdintasun-bretxa handiak sortzen dira.
3.- Ez dio erantzuten Hezkuntza Sailak berak zuen aukerari: LOMCEren aplikazioari Euskadin aurre egitea Heziberri 2020 curriculuma aplikatuz.
4.- Gure ustez, proposatutako curriculum-aldaketa zaila da, ez da beharrezkoa. Ez dute testatu edo esperimentatu.
5.- Lehen Hezkuntzako zikloen banaketa eta Diagnostiko Ebaluazioak argudiorik gabe eta, gure ustez, modu okerrean, aldatu ditu; biak Lehen Hezkuntzan jarri baititu, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bat ere.
6.- Ikastetxeetan zalantza-elementu kezkagarri bat sartzen du, batez ere jakinda ezingo dituztela testu-liburuak eta curriculum-materialak izan behar den bezala ezartzeko.
7.- Gure hezkuntza-sistemaren “egonkortasun printzipioa” zalantzan jartzen du. Familientzat eta euskal hezkuntza-komunitatearentzat elementu hori garrantzitsua da, eta gure ezaugarri nagusi bihurtu da, beste batzuen aldean eta kalitateari dagokionez.
8.- LOMCE indargabetu arte, gure lege-betebeharrei erantzuteko moduko aldaketa txiki batzuk sartzea proposatu dugu guk, baina ikastetxeek curriculum konplexu bat aplikatu beharko dute, irakaste-lana burutzeko behar dituzten beste toki batzuei buruzko erreferentziarik eta agiri-euskarririk eduki gabe.
Laburbilduz, halako dekretu bat onestea, gure herriko Hezkuntza Publikoko ordezkariak ados ez egonda, oso arriskutsua eta ezegokia dela uste dugu.