PSE-EEk, Fagor eta Eroskiren ekarpenengatik eragindakoei eskaini zaien konponbideei buruko informazioa eskatu du

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Osasuneko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, berriz gobernuari eskatu dio azaltzeko zer konponbide eskainiko zaizkien Eroski eta Fagorrek omenpeko ekarpenengatik aurrezkiak harrapatuta dituzten 40.000 pertsonari.Azken kooperatiba horren kasuan, pertsona horiek dirua berreskuratzeko “hartzekodunen zerrendaren azkenak dira”, jada.
Sarasuak berriz kontroleko osoko bilkuran eskaera hori egin du, “guk gai horren inguruan egiten ditugun galdera eta ekimen guztiek frontoi horretan atzera egiten baitute”. Ekimen horiek, eragindakoek eurek egindako eskaerei erantzuten dizkiete. Ordezkari sozialistak gogoratu du, komunikabideen bitartez “ezeztatu ez den” informazioa zabaldu dela. Informazio horren arabera, Jaurlaritza zenbait gestio egiten ari da ekarpen horiek merkaturatzen dituzten entitateekin.
Hori dela-eta, Taldeak berriz galdetzen du ea Gobernuak proposamen jakin bat duen Fagorreko 10.000 eta Eroskiko 30.000 aurreztaileri nolabaiteko itxaropena emateko. Gainera, Kooperatiben Lege aldaketan arazo hori sortu duen atal “iruzurra" kenduko duten ere galdetu du Baina, Jaurlaritzak ez die galdera horiei erantzunik eman.
Sarasuak kritikatu egin du Kontsumobidek denbora luzeegi behar izan duela zerbait egiteko. Hasiera batean, ez zuen aurreztaileen kezken aurrean ezer esan eta, ondoren, Kontsumoko aurreko arduradunak kargua utzi zuen eta “konponbideak eskaintzeko ardura saihestu zuen, igorketa horiek legearen araberakoak zirela esan baitzuen”. Bozeramaile sozialistak azaldu du Taldeak ekimen horiekin guztiekin ez duela Eroski eta Fagorri kalterik sortu nahi, aldiz, “konponbide zehatzak bilatzen ditugu, jakin ez zutelako edo iruzur egin zietelako orain aurrezkiak berreskuratu ezin dituzten pertsonentzat, gaur oso likidezia eztabaidagarria duten produktuan baitute". Gainera, lan horretan jarraituko duela iragarri du.