Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Fagorri emandako laguntza guztien inguruko dokumentazioa eskatu du, Jaurlaritzak arreta aldendu ez dezala

Vicente Reyes.
Vicente Reyes.

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak gaur goizean Fagorri 2008tik emandako laguntza, abal eta diru-laguntza guztien inguruan dokumentazio gehiago eskatu du. Egungo Gobernuak eman dituen laguntzen inguruan Taldeak aurretik egin duen eskaeraz gain, eskaera honen bitartez, argi utzi nahi du nola eman ziren batzuk eta besteak eta, gainera, Urkulluren gobernuak dituen arduren inguruko arreta aldentzeari utzi beharko dio eta Fagor ixteak dituen ondorioetanlan egin beharko du.

Ekimen honetan, Industria eta Berrikuntzako bozeramaileak, Vicente Reyesek, aurreko legegintzaldian trakzio-efektua duten enpresentzat onetsitako abalen espediente osoak, Bruselak onetsitakoak, eskatu ditu, dagozkien txosten teknikoak eta guzti, baita I+G+b-ri  laguntzeko araututako programen bidez (Etorgai eta Gauzatu) emandako laguntza guztiak ere.

 “Ez da bidezkoa interes jakin batzuekin zenbait gai desberdin nahastea.  Gauza bat dira Gobernu Sozialistak Fagorri emandako laguntzak, arautuak baitziren, helburu jakin batzuetarako baitziren eta derrigorrezko txotenak egin baitziren.  Eta beste gauza bat da abenduan EAJren gobernuak emandakoa, 40 milioitakoa (30 milioi Ekarpen Funtserako, inbertsio estrategikoetarako, eta beste 10 milioi Socaderako). Laguntza horiek, bost egunean izapidetu zituzten eta ez ziren bideragarritasun plan batean oinarritu. Diruhori, enpresak kutxarekin zituen zenbait arazo estaltzeko, menpeko partaidetza ezagunen interesei aurre egiteko eta Poloniako fabrikaren zorra ordaintzeko erabili zen”, azaldu du Reyesek.  

 Ordezkari sozialistak onartu du biak Jaurlaritzaren laguntzak direla, diru publikoa dela baina bien artean badagoela aldea.  Horrela bada, esan du Patxi Lopezen gobernuak Fagorri 12 milioiko abala eman ziola trakzio-efektua duten enpresa handientzako abalen programaz baliatuta. Europar Batasunak programa hori baimendu zuen eta finantzaketa lortzen laguntzea zuen helburu.  Gainera, Kooperatibak, beste enpresa batzuk bezala, I+Gko programa jakin batzuez baliatu zen, Etorgai eta Gauzatu Industria, besteak beste, kooperatiba bakarrik zein zentro teknologikoekin dauden partzuergoekin batera.  Aldiz, Lopezen gobernuak ez zion baietza eman 2012ko otsailean egindako eskaerari, bideragarritasun planik ez zuelako "eta eskaera ez zen onartu, itxi behar izan zuten beste enpresa batzuei gertatu zitzaien bezala". Aldiz, egungo gobernuak "azkar-azkar jokatu du, bideragarritasunaren eta arriskuen inguruan azterketa egin gabe”.

Hori dela-eta, dokumentazio guztia ahalik eta lasterren legebiltzarkide guztiei bidal diezaieten eskatu du, eurek alderatu dezaten.  “Gogortasuna nahi dugu, eta zorrotzak izango gara herritarren dirua non eta zertan gastatzen den jakiteko orduan.  Gainera, Jaurlaritzak Fagor Elektrotresnak itxi izanak izango duen eragina txikitzeko, enpleguan, ostalaritzan, industria osagarrian izango duen eragina txikitzeko lan egin dezala nahi dugu, bere ardurak beste batzuengan jarriz arreta aldentzen saiatu beharrean”, exijitu du.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak