PSE-EEk genero-indarkeria dela-eta Gasteizen hildako emakumearen heriotza kondenatu du

Alderdi Sozialistak kondenatu egin du Gasteizen hildako emakumearen heriotza. 29 urte zituen eta bikotekideak hil du. Genero-indarkeriako beste kasu bat da.
Arabako Batzorde Exekutiboaren Berdintasunerako Idazkaritzak deitoratu duenez, jarraitzen da hildakoen kopurua gehitzen, eta PPren gobernuak ez du ezer egiten gizarte-gaitz horren aurrean. Botere publiko guztiek beharrezko baliabideak jarri behar dituzten arazo horrekin lehenbailehen amaitu ahal izateko. Izan ere, azken asteotako hilketek agerian jarri dute ezin dela murrizketarik egin sentsibilizatzeko, prebentzioko, babesteko eta emakumeei laguntzeko politiketan”.
Sozialistek azpimarratu dute Genero Indarkeriaren aurkako Legea aplikatu beharra dagoela, eta Arabako PSE-EEk berdintasunarekiko duen konpromisoa berretsi du. Hori dela eta, Mugimendu Feministak eta Udalak antolatutako kontzentrazioetan parte hartzera bultzatu du. Aipatutako kontzentrazioak apirilaren 7an, asteartean, 12:00etan izango dira Espainia Plazan.