PSE-EEk “Gizarte-politiken geroari buruzko manifestua" aurkeztu du
Agenda politikaren erdigunean jarri du pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka
Diputatu nagusirako eta Gasteizko alkatetzarako hautagai sozialistek, Cristina Gonzalezek eta Peio López de Munainek, hurrenez hurren, euskal hiriburuan egindako ekitaldi batean gizarte-politiken geroari buruzko manifestu sozialista aurkeztu dute gaur, eta herritarrekin gizarte-politika publikoen alde egiteko konpromisoa gain hartu dute.
Arabako diputatu nagusirako hautagai sozialista Cristina Gonzalezek gogoratu du elkartasuna eta desberdintasunen aurkako borroka direla sozialismoaren ezaugarri nagusiak. Eta hori bereziki beharrezkoa da krisi ekonomikoaren ondorioak eta PPk gobernu zentraletik eta Arabako erakundeetatik aplikatzen dituen murrizketak direla-eta.
“Eskuinak pobreziaren eta gizarte-bazterketaren mailak modu jasanezinean handitu ditu, eta zalantzan jartzen dute egungo Ongizateko Estatua. Mendetasunaren legea garatzeko baliabideak murriztu ditu, genero-indarkeriarekin lotutako zerbitzuak pribatizatu ditu, adingabekoentzako baliabideak murriztu ditu, baita ezintasunak dituzten pertsonentzako jarduerak ere. Horrez gain, gero eta langabetu gehiago daudenez, soldatak murriztu direnez, lana gero eta zalantzagarriagoa denez, gizonen eta emakumeen arteko aldea eta soldata-bretxa areagotu denez, gero eta pertsona gehiagok behar dute laguntza publikoa”.
Aldarrikatu duenez, sozialistak protagonista nagusiak izan dira Osasuna eta Hezkuntza publikoa eta Unibertsitateko hezkuntza berrezartzeko orduan, Espainian pentsio publikoak luzatzeko orduan eta Mendetasunaren Legea onetsi eta abian jartzeko orduan. “Sozialistok eskubide horien guztien bermea gara, bere egunean abian jarri genituen, eta berreskuratuko eta hobetuko ditugu”.
Cristina Gonzalezek gogoratu du Patxi Lopezen gobernuak aurrera pausu garrantzitsuak eman zituela, ondokoak, besteak beste: kronikoen estrategia, alderdi sozio-sanitarioen berrikuntza. Baina ekimen horiek guztiak “desagertuko dira Urkulluren EJAren gobernuaren utzikeriari esker”.
Hautagaiak nahi du Araban sozialistek Arabako Foru Aldundiaren elkartasuna berreskura dezatela, pertsona adinduei laguntzeko, mendetasunik duten pertsonentzako, adingabekoentzako, bazterkeria jasateko arriskua duten pertsonentzako politikak berreskuratu behar direla. “Eredu izan garen politikak berreskuratu eta hobetu nahi ditugu, eta berriz eredu izan nahi dugu”.
“Gizarte-zerbitzu hurbil, malgu, koherente, efiziente, berdintsu nahi ditugu, aberastasuna eta ongizatea banatzeko tresna izango dira”.
Sozialisten konpromisoetako bat Mendetasunaren Legea garatzea da. Horretarako, ebaluazioak berrikusi behar dira, oso murriztaileak baitira; izan ere, azken hiru uretan zenbait egoera bidegabe sortu dituzte, adibidez, mendetasuna duen pertsona okerrago jartzen denean, batzuetan balorazio berriak mendetasun txikiagoa duela esaten du. Laguntzaile Pertsonalaren figura sustatzearen alde ere egingo dute, eta lan-orduekin bateragarri izango den trebakuntza eskainiko zaie, etxean lan egiten duten ordutegia zabaltzea (legegintzaldi honetan murriztu baita, 400 lanpostu zuzen kendu dira), eta protokoloak gehiago kontrolatzea eta exijitzea adineko pertsonen egoitzetan eman beharreko arretaren baldintzei dagokienez.
Diputatu nagusirako hautagaiak pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka agenda politkoaren erdigunea dela dio, bai Araban, bai Euskadin; pobreziari aurre egiteko funtsa jarriko da, batez ere energia-pobreziari. Etxebizitza-politikaren eta gizarte-politiken arteko koordinazioa egingo da.
“Hurrengo legegintzaldian izango da, azken honetan PPren Foru Gobernuak ustezko eskumen-gatazka bat erabili baitu herritarrak langabeziari aurre egiteko, elkarte-ehunari eta lehen sektoreari aurre egiteko eta errepideak egokitzeko eta hobetzeko neurri zehatzik gabe uzteko". Sozialistek herritarrekin duten konpromisoa da”, gaineratu du Cristina Gonzalezek.
Bestalde, Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Peio López de Munainek, eskumenak ez duela gizarte-politiketan sinesten nabarmendu du. “Eskumak egiten duen gauza bakarra gezurrekin hauteskunde-etekina ateratzea da. Marotok PPren ikasle onena omen da gizarte-politikekin nola amaitu masterrean”.
Eta Javier Maroto Gasteizko alkateaz hitz egiten jarraitu du, eta aipatu du bestearekiko gorrotoan, arrazakerian eta ahulenekiko borrokan oinarritutako eredua ezarri nahi duela alkateak. Eta hori deitoragarria da. Egunero, ordu guztietan gogoratuko digu. Ez gaituzu konbentzituko, ez gaituzu isilaraziko”.
Sozialistok denontzako gizarte-zerbitzuak nahi ditugu, hurbilak, efizienteak, aberastasuna eta ongizatea banatuko dituztenak. Sistema bidezkoan, kanpoan inor uzten ez duen sisteman oinarritutako gizarte-zerbitzuak.
“Lehentasuna eman nahi diogu, agenda politikaren erdigunean jarri nahi dugu pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka. Ez dugu xenofobiarik nahi, aztarna digitalik nahi, pentsionistekiko iruzurrik nahi”.
Sozialistek herritarrei esan diete gizarte-zerbitzuekiko inbertsio publikoa sustatuko dutela. “Dirubideen Euskal Kontseiluan funts bat izan behar dugula, behintzat 100 milioi eurokoa, Gizarte Zerbitzuen Sistema kohesionatzeko eta kalitatezkoa izan dadin”.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eta Etorbizi Fundazioaren lana sustatzeko eta egitura sendotzeko konpromisoa ere gain hartu dute; horretarako, urteko aurrekontua gutxienez 5 milioi eurokoa izango da: berrikuntza soziosanitariorako, Aldundien eta Udalen eta hirugarren sektoreko entitateen arteko lankidetza sustatzeko, ekonomia solidarioa sustatzeko, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan bi urte barru profesional gehiago izateko, Arartekoaren gomendioekin bat etorriz (0,66 1.000 biztanleko).
Beste konpromiso batzuk, ondokoak: etxebizitza-politikaren eta gizarte-politiken arteko koordinazioa, ezkutuko enplegua azaleraztea, gizarte-zerbitzuen eta zaintza-ekonomiaren esparruan kalitate oneko enplegua sustatzea, gizarte-larrialdietako laguntzak arintzeko eta malgutzeko beharrezkoak diren zenbatekoak eta protokolo egokiak finkatzea, familia eta lana uztartzeko politikak finkatzea eta zerga-salbuespen eta kenkariak herritar guztien onurarako izan daitezen beharrezkoak diren aldaketak sustatzea, batez ere, seme-alabak dituzten eta egoera okerrenean dauden familien kasuan.
![Peio López de Munain eta Cristina González Peio López de Munain eta Cristina González Gizarte-zerbitzuen geroari buruzko Manifestua aurkezteko ekitaldian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Peio-Lpez-de-Munain-y-Cristina-Gonzlez-en-el-acto-de-presentacin-del-Manifiesto-sobre-el-futuro-de-los-servicios-sociales-Foto-Socialistas-Vascos-Peio-Lpez-de-Munain-eta-Cristina-Gonzlez-Peio-Lpez-de--55101609153d6.jpg)