Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk gobernu zentralari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die Kupoaren inguruko aldeak gehiago atzeratu gabe konpon ditzaten

Javier Lasarte
Javier Lasarte

Euskadiko Alderdi Sozialistaren ustez, gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak oraintxe bertan lanean hasi behar dute 2007tik Euskadik Estatuari ordaindu dizkion kupoen kitapenari buruz euren artean dituzten aldeak ebazteko. “Mila milioi euro inguruko kopuruaz eztabaidatzen dute, eta urtero kopuru hori handiagoa da. Hori dela eta, ezinezko bihur daiteke eta Autonomia Erkidegoaren finantza-egoeraren inguruko benetako irudia zalantzan jar dezake”, adierazi du PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Ekonomia idazkariak, Javier Lasartek.

Atzo Madrilen Kontzertuaren Batzorde Mistoaren bilera egin zen, eta erabaki zuten beste zazpi zerga-tresna sartzea, PPren gobernuak sortutakoak. Horren harira, "oso ondo dago Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundi nagusien argazkia, zerga txiki horiek Kontzertuak sartzea adostu dutenean egindakoa, baina premiazkoena eta garrantzitsuena kupoen inguruko desadostasunak gainditzea da, urtero-urtero liskarraren xede den kopurua handiagoa egiten baita eta 2011tik blokeatuta baitago Kupoaren bost urteko Legea”, adierazi du Lasartek.

Ekonomiako idazkariaren ustez, bi aldeek berehala hasi behar dute lanean. “2007tik Estatuari egin beharreko ekarpenak doitzeko liskarrean, Autonomia Erkidegoaren aldeko arrazoi fundatuak badira ere", esan du, “egoera ezin da gehiago luzatu. Bestela, euskal erakundeen finantza-aukerei buruzko egoera ere modu larrian desitxuratzeko arriskua dugu”.

Hori dela eta, gobernu biri eskatu die premiaz “lanean hasteko, gehiago atzeratu gabe, eta auzia hurrengo aurrekontuak egiten hasi baino lehen ebazteko, aldi berean Kupoaren Lege berria negoziatzen hasteko”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak