Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Gobernuari eskatu dio baterako ordainketarekin eragindakoei konpentsatzeko neurriak uztailean azal ditzan

Bateraezintasunen Legea udazkenean behin betiko onesteko behar diren lanekin has ditzaten ere eskatu du

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak Osasuneko Batzordea biltzeko eskatu du, horrela bada, Farmaziako zuzendariak botiken baterako ordainketak zer nolako lehendabiziko eragina izan duen jakinaraz dezan eta azal dezan zer nolako konpentsatzeko neurri exijitu zituen atzo bertan legebiltzarrak (talde batek ere aurka bozkatu gabe) “nahiz eta sailburuak ondoren bere alderdiaren konpromisoa eta legebiltzarraren agindua saihesten saiatu ”.

 Horrela bada, legebiltzarkide sozialistek, EHBildu taldeko kideekin batera, goizean uztaileko gaitzeko eskaera egin dute Farmaziako zuzendariak berak orain dela bi egun “botiken baterako ordainketa berriaren aplikazioa aztertzeko” egin duen eskaera bideratzeko.

 “Gure ustez, Gobernuko kide batek edo goi kargudun batek agerraldia eskatzen badu, interesgarria iruditzen zaiolako egiten du. Sozialisten ustez garrantzitsuagoa da Legebiltzarrak uztailean herritarrentzat lan egin dezala herritar askok botikak ordaintzeko izango dituzten arazoak konpontzeko, eta ez Euskadiren Eguna indargabetzeko zuzenketak aurkezteko epeak uzten pasatzeko lan egin dezala”, esan du Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek.

Ordezkari Sozialistak gogoratu du atzoko Osoko Bilkuran zenbait erabaki hartu zituela Legebiltzarrak “baina ematen du EAJri eta Gobernuari, hitz egindako gai guztietatik, aberria baino ez zaiola axola eta berriz ere aberriko biztanleez ahaztu zirela”. Hori guztia dela-eta, eta EAJk legegintzaldi osoan izan duen “ideia eta ekimen bakarrari” eman nahi dion premia ikusita, sozialistek jarraitzen dugu lan egiten herritarren eskubideetan egin nahi diren murrizketak saihesteko”.

 “Osoko Bilkurak ez dira erabili behar EAJk bozketak aurrera atera ditzan. Aurkezten diren ekimenak talde bakoitzaren kezken isla dira. Eta atzo EAJk Ganberako aginduak Gobernuak bete ditzan exijitzen duen proposamen batekin bat egin bazuen, eta ondoren baterako ordainketarekin eragindako talde ahulenei konpentsatzeko zenbait neurri bideratzeko konpromisoa hartu bazuen, koherente izan beharko litzateke eta uztailean lerro horretan lan egitea eskatu beharko luke. Ez duenez hori egiten, nahiz eta horretarako behar diren eserlekuak eduki, gainontzekoek egingo dugu”, azaldu du Roncalek.

 Osasuneko ordezkari sozialistak horren inguruan salatu egin du Jaurlaritza saiatu egin dela baterako ordainketaren inguruko agindua jaso eta hurrengo unean “ezkutatzen”. “Jaurlaritzak esaten badu baterako ordainketaren aurka dagoela eta bidegabe iruditzen zaiola, herritarrei min egiten diola dakielako izango da. Mediku eta botikariei baterako ordainketa aplikatzeko herritarrei buruzko datuak bidali badizkie, badaki zer nolako kalte egingo duen. Beraz, ezin dugu udazkenera itxaron neurriak hartzeko azterketak egiteko. EAJk gain hartu zuen sozialisten irizpidea, ahalik eta lasterren konpentsatzekoa alegia. Astelehenean bertan aplikatzen hasiko dute eta uztailean hartu beharko dira neurriak, azaldu du Roncalek, eta gogoratu du atzo ohartarazi zuela akordio betetzeko orduan “estua eta zaindari izango dela”.

Bateraezintasunen Legea

 Osasuneko batzordea gaitzearekin batera, eta horretan Gurutzetako ospitalean egiten den arreta psikosozialari buruzko ekimena ere eztabaidatuko da, Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak esan du uztailean ponentzia bat osatu beharko luketela kargu publikoaren jokaeraren kodea eta horren bateraezintasun araudiaren Legeari buruz lan egiteko .

Lege hori sustatu duenak, Idoia Mendiak, esan du hori osatu beharra dagoela “proposamen horri zuzenketak aurkezteko epeak behin eta berriz luzatzen dituztelako, baita bost aldiz ere”, eta horrek asko atzeratu ditu “herritarrek gero eta gehiagotan eskatzen duten gai baten inguruko lanak”.

Mendiaren ustez, ekimen horren tramitazioari Gobernuak eta Legebiltzarkide talde guztiek bere egunean baietz esan bazioten, eta 150 zuzenketa baino gehiago aurkeztu badira, denek kargu publikoaren egoera arautzeko “benetako interesa dutelako” izango dutela. “Atzo bertan Legebiltzarrak goi kargudunentzako kontrolak ezartzeko arautegia hobetzeak eta gardentasunean sakontzeak duen garrantzia berretsi zuen. Bene-benetan herritarren konfiantza lehengoratzeko konpromisoa gain hartzen badugu, funtzio publikoari buruzko susmo eremuak ezabatzen lagunduko dizkiguten lanak atzeratu”, azaldu du.

 Beraz, lan horiek uztailean bultzatuz, legebiltzarkide sozialistaren ustez, hurrengo bilkuren aldiaren hasieran bateraezintasunen legea berretsi ahal izango dute, baita bizitza osorako ikaskuntzakoa ere, horren irizpena ostiralean bertan prest izango baitute. “Legegile bultzadarik gabeko Urkulluren gobernu geldiarazitak” burutuko dituen lehenengoak izango lirateke, funtzionarioen aparteko ordainketa aurreratzekoa alde batera utzita.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak